Euskarazko film laburrak, eta gurean?
Urtero bezala Topaguneak iragarri du Film laburren zirkuitua. Aurten Euskal Herrian ez ezik, Bartzelonan, Erroman, Londonen, Parisen eta Shangain ere ikusgai izango dira euskarazko laburmetraiak.
Seigarrenez emango dituzte pelikulok. Eta gurean, barriro be filmerik ikusi barik.
Euskara elkartea eta gu
Ez dakit, baina uste dut gurean euskara elkarteak edo ez duela jasotzen Topagunearen berri, edo euskara elkartea zeri begira dagoen… egia esan, elkarteari buruzko informaziorik be ez dogu jasotzen aspaldion bazkideok.
Ez dakit kuota kobratu be egiten ote doskuen. Baina tira… beste kontu batzuk dira horrek. Herri mailakoak, baina…
Kontua da, aurten be oso filme interesgarriak egongo direla zirkuituan, eta gure herrian ez bada be, alboko herriren batera jo beharko dogu euskarazko eskaintza jasotzera.
Zorionak Topaguneari, jendeari horrelako eskaintza plazaratzeagatik. Filmeak, kalitatezko ekoizpenak, zirkuitu alternatibo euskalduna, kontzertu eta emanaldi apalak… horrek guztiorrek merezi du eta.
- Topaguneak plazaratutako esku programa hemen ikusteko moduan dago. Filmeak, zuzendariak eta herrietako programazioa.
Klik eginez ikusteko moduan.
Iruzkin Bat
tximintx
Ba Derion apirilaren 2an izango da emanaldia arrastiko 8etan Gurea aretoan, Larrabetzutik gertu-gertu.