Euskarazko splitweet tresnak oso emaitza onak
Gero eta gehiago gara euskaraz tweeteatzen dugunak, hori argi dago. Egunero, elkarrizketa digital laburrak ohikoak dira. Egunean zehar luzatzen dira. Proposamenak, loturak, deialdiak, galderak, erantzunak, umorea, arazoak tartekatzen dira gure joan etorriko mezuotan. Laburrak baina ez ezdeusak.
Horretarako euskaratu genuen hain zuzen, splitweet.com tresna. Eta hilea pasatu denean, emaitzak eskatu eta atoan bialdu dizkigu garatzaileetako batek.
Argazkiak.org | Splitweet euskaraz | bilakaera © cc-by-sa: gaztelumendi
Urtarrilaren 15etik otsailaren 15era bitarteko erabilera eta bisitak.
Splitweet gunean, milioi erdi orrialde bisitatu baino gehiago ditu hilero.
Hoietatik, eu.splitweet.com gunea seigarren lekuan dago kokatuta.
- ingeles EN
- gaztelania ES
- alemana DE
- frantsesa FR
- portugesa PT
- euskara EU
- neerlandera NL
- katalana CA
- hindi HI
- galegoa GL
Euskaraz guztira 8364 orrialde bisitatu ditugu hilabete bakarrean. Eta bisitari izan gara 803 erabiltzaile ezberdin. Webguneak orotara dituen bisiten %2a izan da euskarazko gunetik.
Ingelesezko gune nagusitik sarreren %62 da.
Beraz, zorionak twitter euskaraz eta splitweet erabiliaz mezuak igorri eta jasotzen dituzuen guztioi.
oharra: Hizkuntzen kodeak Wikipediako ISO 639-1 estandarraren arabera izendatuak.