mikroblogging
Batzutan lerro bakarrean isladatzen ditugu eguneko adierazpen guztiak. 140 karakterretan laburbiltzen dugu egunean zehar pentsatutako hori.
Wikipedian ere euskaraz topatu dut microblogging sarrera.
Eta horregatik askotan, maiz, ez duzue deus topatuko blogera etortzean. Laburrean ari gara. lauterdian. txokokerietan sarri eta lotura+esaldia+etiketa formatuan batez be.
Facebook gero eta erabilgarriagoa egiten zaigu. Munduaren berri damaigu fb ezagunak. Twitter lagunartearen gainean jakin eta ezagutarazteko. Eta elkarrekin harremanetan daude tresna berrienak. Irudiak, testuak, bideoak, loturak, argazkiak… denak elkarrekin uztartuz. Sare sozialak omen.
Blogak ere sare sozialen ispilu dira. Mezuak, erantzunak, harremanak. Eta horregatik ez dira etengo, ez da gure ahotsa motelduko, jarraituko dugu idazten, sortzen, zirikatzen.
Baina jakizue, hemen ez gaudelarik, han izaten garela. Ezez, ez baikara gure baitakoak, beti beti.