agit/prop

Free Gaza, Free Palestina, Gernika gogoan

Ez dago hitzik. Irudiek dena esaten dute. Sarean ari da hedatzen mezua, elkartasunezkoa. Mezua salaketa. Mezua amorruz. Israeli boikota egiteko arrazoiak nagusitu dira, munduko agintariek ez dute deus esango, hala ere. Kondena hitzarekin ahoa bete hortz ibiltzen diren mundu osoko demokraten tolerantzia, beste behin agerian geratuko da.
Herri zapaldu bat. Munduko herri bat. Libre izan nahi duena. Han bezala, hemen.

Latza da egunotakoa. Gertatu dena. Luzatzen dena. Agintarien isiltasun eta lotsagabekeria. Mundua begira dago, baina ez dago lo. Eta Internetek aukera eskaintzen digu, ikusteko, jakiteko, salatzeko, erakusteko, zabaltzeko. Eta horretan arituko gara, mundu osoan.

Gaza Gernika
Gernika in Gaza idatzi du elkartasunez italiar batek –zabaldu.com gunetik ari da mezua zabaltzen- eta Free GAZA webgunea ikusi dugu.
Gernika gogoan
Txoko honetatik, elkartasuna Palestinako herritarrekin. Munduko herri zapaldu ororekin. Hemendik, EHtik. Munduko herri izan gura duen txoko honetatik.