gaztelumendi.eus

wordpress 2.7 eguneratu eta frogatzen

Blogintzarako tresnarik onena dugu euskaldunok. WordPress. Itzela da, eta aspaldian maiz eguneratzen ari garen arren, merezi du ahaleginak. Klik eta klik eta azken bertsioa daukagu.

Une honetan, azken bertsioarekin ari natzaizue idazten, mundu guztian ari gara wordpress eguneratzen. Eta euskaldunok eu.wordpress.org gunetik deskargatu ahal izango dugu azken bertsio euskaratua. Munduan bezala hemen ere.  Eta horretan ari gara, euskarazko wordpress softwarea erabiltzen dugunon komunitatekoak ere.

Ikasten eta garatzen (i+g) badakizue. Apurka apurka, ea blogari euskaldunon komunitatea sendotzeko erraztasunak sortzen ditugun.

nik wordpress eta zuk?

Zorionak librezale -software librea euskaraz- komunitateari, wordpress txukun euskaratu eta jendaurrean jartzeagatik.

Eguneraketa:

wordpress 2.7 bertsioak Coltrane izena hartu du, jazz musikari baten omenez. Guk ere hori aipatzeak, ezagunago bilakatuko duelakoan.

Hemen goian jarritako irudia eu.wordpress.org gunekoa da, erabat euskaratu aurretik. Dagoeneko %100ean daukagu euskaraturik -Librezaleko ekintzaileei esker- eta wordpress basque gune ofiziala da.

Hau beheko irudiau, eguneraketaren ostekoa da, ezberdintasuna igarriko dalakoan.
eu.wordpress.org

Horrez gain, wordpress 2.7aren xehetasunak ingelesez azaltzen dituen bideoa ere ekarri dugu blogera. Gure blogak barrutik zelan kudeatzen ditugun ikusteko baliogarri izango zaizuelakoan.

2 Iruzkin

  • euskal seo

    Akatz itzela izan zen nere kasuan blogger aukeratu izana. Ez al dute inoiz blogspot.com euskaratu edo euskaratzeko aukera eman behar?

  • Julen

    euskal seo: Google eta bestelako enpresen menpe egoteak halakoak ditu, softwarea ez duzula zuk kontrolatzen; askatasunik ez.

    Bestetik, WordPressek ematen du aukera Bloggerreko informazioa inportatzeko, beraz aldatu nahi izatekotan ez zenuke aparteko arazorik izango.