hurrengo geltokia

Durangoko azokara Guardia zibilarekin

Euria ari zuen. Geltokian zain, Bilboko Atxuritik 12ak aldera abiatu zen trena Galdakaora heldu zenerako. 12:10 baino ez. Bagoira igo eta ezagun baten aurrean jezarri nintzen. Ez dakit inoiz elkarrekin berba eginda geunden, baina iepa aupa eta parean tokatu nintzaion.

Lagun izoztua zekarren esku artean, eta irakurtzen ari zen. -Durangora? Bai hau eta bestea. Lasai gindoazen. Hiru argitaletxearena genuen aipagai. Lagun batek deitu eta telefonoz hasi zen arte.

Lemoako geltokian baina, berdedun gizon uniformatuak ikusi nituen. Ostia! esan baino lehen bagoian sartuak ziren. Nire lagunarengana joanak ziren artez bi pikolo. Nortasun agiria eskatu eta motxila zabaldu arazi zioten.

-A donde va?
– A Durango
-A la feria del libro? interes aurpegia jarrita guardia zibila.

Uffa, libratu naiz, pentsatu nuen nik. Honengana etorri dira artez, hau gauza arraroa. Flipatuta nengoen, baina harridurak ez zuen luze iraun, ondoko guardiazibilak niri ere karneta eskatu zidalako. Eta eman nik, eta atzetik entzuten nuen, zenbakiak mikrofono batetik pasa eta gure abizen ahoskaezinak irakurtzen.

Bagoi guztietan sartuak omen ziren, eta trenak aurrera. Lemoatik Zornotzara, Eubara gero… eta gure elkarrizketa eten egin zen.

Eman zizkiguten karnetak, baina treneko ate banatan jarriak zeuden guardia zibilak. Irteera kontrolatzen? auskalo.

Durangora heldu ginen, euskaldun mordo bat jeitsi zen trenetik. Txapelokerrek trenean jarraitu zuten. Bagoi guztietan bina.

Eta gu azokara, gehienak. Literatura? Fikzioa? Euskaldunon errealitatea, zoritxarrez.

Euria ari du, oraindik.

Iruzkin Bat

  • rafa

    trenez ibilten garenok ohituta gauz, extralurtar hoiek ikusten. askotan, usansoloko geltokia erabiltzen dabe “base” lez ta bertan jeizten dabe euren harrapakinak.
    ta bueno, euskotrenek tutik be ez.