Ez zen gehiago txoria izango
Argazkiak.org | Mikel Laboa © cc-by-sa: gotzon egia
Joan da Mikel Laboa. Kantak,Lekeitioak, Gernikako oroitzapenak, gure bazterrak…. hemen geratu dira. Gure artean.
Euskal kantagintza da orain Mikel Laboa. Doinu bat, kantakera bat.
Musika eta sorkuntzarako modu eder bat, bitxia, ederra.
Agur Mikel, gure dozun arte.
Gorantziak Izaro.
wikipedia > zabaldu.com > sustatu
2 Iruzkin
beste patxi
Gure gelan ezaguna da Laboa, umeek Mikel Laboa etxera sarritan eraman dute ahoetan. Gaur, ikastolan, gelan, leku berezia dute Mikel Laboaren abestiek.
Aurretik bazekizkiten batzuk, gaur Txoria Txori egun guztiko melodia izan, gero 25 ume isilik. Orreagarekin barre egin dugu, gero abestia aitzakia hartuta Orreagako borrokaz jardun dugu. Isiltasuna. Laboa.
Agur eta ohore.
Nagore
IHES BETEA ZILEGI BALITZ…
ez dakit ba halan izango dan gugan.
Hauxe da despedidea.