Internet aldaketarako tresna
Info 7 irratirako tarte bat prestatzen egon naiz egunotan. Estatu Batuetako hauteskundeetan Internetek eta hedabideek izan duten garrantzia aztertzea eskatu didate.
Gehiago ala gutxiago, guztioi eragin digute hauteskundeek. Mezuak, twitter, facebook… presente izan ditugu hauteskundeei buruzko tresnak, aipamenak edo mezuak. Paso egitea ere erraza izan da. Telebistan ordea, aspalditik ari zitzaizkigun txapa ematen. Primariak lehenbizi, eta kanpaina oso osorik gero. Azken egunotakoa be, ez da broma izan.
Interneti begira baina, flipatzekoa iruditu zait Obamak -batipat- sare sozialetan egin duen inbertsioa, lana, apustua. Eta sare sozial hoietatik etorri zaizkio militanteak, laguntzaileak, diru sustengua eta eztabaida soziala.
Adibiderako, zenbait zenbakia sareotakoak:
- facebook Barack Obama lagunak: 879.196 kide
- myspace.com/barackobama 841.020 lagun
- youtube.com lagunak 25.225 channel views 18.579.445 (bai, 18 milioi)
- flickr.com 296.346 argazki obama etiketarekin (hori atzo, gaur irabazi ostean 331.019
Hauek adibide xume batzuk baino ez dira, irrati aipamenerako baliatu ditudanak. Jendetza bat, jarraitzaile asko… eztabaida sozialean, politikoan zer esan badutenak. Tresna sozial hauek baliatuta, dirua batu du Obamak -inoiz egin den kanpaina garestiena sustatu du laguntzaileen diruarekin-, jarraitzaileak baliatu ditu. E-posta mezuak, gutunak, deialdiak… guztia Internetetik.
Aldaketa/change izan da mezu nagusia Yes, we can ahalguztidun horrekin batera. Eta lortu du.
Saioa entzun gura baduzu: Kalegorria magazinea
audioa: kalegorrian
[audio:http://www.info7.com/wp-content/uploads/2008/11/20081105_1772.mp3]
Eta gaur, jolasean… propaganda kanpainari so, kalean egiten dituzten streetart lanei begira geratu naiz. Kaletik ere asko izan duelako kanpaina honek. Eta zer ikasi asko dago, oraindik:
baduzu minutu bat? pintadak, grafitiak, kartelak…. topatuko dituzu argazki bilduma honetan.
2 Iruzkin
Galder
Kaixo!
Analisi ona egiten duzu, geroz eta gehiagotan jorratzen direlako 2.0 tresna hauen. Atzo bertan Basagoiti 2.0 ikusten egon nintzen eta berez hori da eskaintzen duena: facebook, flickr, youtube eta tuenti. Baina nire kezka da: pertsona bai, baina eta programa? Kalean galdetu ea pozik dauden obamak irabazi duelako eta jende gehienak baietz esango dizu… zergatik? Nik uste dut gaur egungo politikan asko dela 2.0ren sistema: hori nire laguna da, agregatua baitut _____ orrialdean.
Basagoitiren orrialdea ikusita handiagoak dira sare sozialetarako botoiak programa elektoraletakoak baino… eta zer esanik ez bere bulego birtualean sartuta, garrantzi gehiago ematen zaiola entzuten eta irakurtzen duenari lehendakari izatekotan egingo duenari… baina beno, XXI century!
iPtx
Basagoiti edo Lopezena aurrikusten nuen. Bazetorren, eta youtuben apur bat begituta… badator holango zeozer.
Basagoiti 2.0 deitu diote kanpainari…. eta orain dena da 2.0. Tira.
Nik gonbidapen bat besterik ez… herri mugimendua 2.0.
Sarea, partehartzea, auzolana, tresna berriak, eduki libreak eta jarrera koherentea.