20001101 irratia.com sortu genuela 8 urte
Erraz esaten da. 2000ko udazkenean hasi ginen irratia.com egiten. Horretan jarraitzen dugu, eta hiruzpalau irudi ordukoaz akordatzeko.
- Tas Tas irrati libreko faxaren linea baliatu genuen iMac bat eta modema sartzeko
- irc kanal bat sortu eta entzuleak alboan izan genituen, txateatzen
- asteazkena zen, eta fermin muguruza elkarrizketatu genuen
- euskarazko irratigintza digitalari ekin genion, gure 2000efektua izango zen, agian.
Eta oraindik, Bilbon jarraitzen dugu, estudiora astero joan, sintONia entzun eta gure emankizun digitala egiten. Gogotsu dihardugu Bilbo Hiria irratiko lankideekin batera…. entzule aktiboak ditugu… eta aste honetatik aurrera aktiboago gura ditugu. Edukiak sortzen, loturak elkarbanatzen, mezua zabaltzen, gaiak proposatzen…
Irrati publikoak atzetik ditugu, abantaila gure alde. Wifi patxadazkorik ez dagoen egoitza modernoak dituzten arren, gure eredua irrati libre eta euskaldunak dira. Eta hori sortu gura dugu sarean ere, irrati libre euskaldun digital bat. Partehartzailea, irekia, alaia eta zirikatzaile.
Bide horretan, asteroko podcast saioarekin saiatzen gara… irratigintza ezberdin bat egiten saiatzen, sortzen, asmatzen… laguntzen.
Facebook sare sozialean ekimentxo bat ere abiatu dugu, urteurrenaren karietara jendearen artean egiteko. Sartu zaitez gure sarean, eta esaiguzu…
html hutsarekin egindako irratia.com zaharra
6 Iruzkin
Julen
Zorionak Patxi ta Jabi! Segi horrela
Joxe
Zorionak bikote! Joe, zelan pasatzen den denbora!!! Ikusi, ikusi: http://teknopata.net/hamaika/zaharra/hikus/irratia.html
🙂
JGabiMark
ZORIONAK IRRATIA.COM!!!
Ia beste zortzi urte itxen dozuen, ta beste zortzi, ta beste zortzi…
Jabi
Ya lo creo… Martxa honetan Cebolletatarren aititea emango dugu… Modem bat? IRC? Zer da hori?
Urko
ZORIONAK EKIPO!!
Holan jarraitu!
Euskal Herritik kanpo entzuten zaituet…Herritik pixka bat hurbilago sentitzen laguntzen nauzue.
38gradu@gmail.com
http://www.youtube.com/peachyjoke
38 gradu(myspace.com/38gradu)