ikusi eta ikasi,  teknologia berriak

hackintza ikastola

I’m PC. Ubunturen alde, inoiz ikusi dudan iragarkirik onena, duda barik. Ingelesez eta euskaraz sortua, gaztelaniaz azpititulaturik…. ikastolako ikasleek, beraien ordenadore ttikia eskuartean dutela, egin eta sortu duten bideoa itzela da.

Jakintza ikastola, jakintza eta informazioaren gizartean aitzindaria dugu. Blogak, partehartzea, hizkuntzak, software librea… uztartzen ari dira urteotan, ta gainontzekook ere gure zoriona eta begirunea zor diegu irakasle eta ikasle taldeari.
Ikerketa eta garapena (negozioa eta txantxulloak) hizpide dira egunotan, jeltzale eta sozialisten negozi(o)azioen harira… badugu bada, non so egin. Goierriko ikastola honek, informazioaren gizartean, hezkuntzan, jakintzaren sozializazioan…. zer esateko asko dauka. Biba zuek!
ikteroak > euskaljakintza > jakintzazu > jakinstein >

4 Iruzkin

  • jolaus

    Eskerrik asko Patxi!

    Tira, ez gara bakarrak gurdi horretatik tiraka ari garenak. Ikastola gehiago daude lan egiteko modu berri honetan sinesten dutenak. Agian gu izango gara oihartzun mediatiko gehien izan dezakegunak baina lan polita egiten ari dira beste leku askotan ere.

    Tamalez, jarrera hau ez da guk nahi bezainbeste zabaldu hezkuntza munduan. Ikuspegi honetatik, onartu behar dugu oraindik lan asko dagoela egiteko. Gure aldetik behintzat, gurditik tira egiten jarraitzeko konpromisoa hortxe dago. ikusiko dugu denborak zer ekartzen duen.

  • Maite

    Aupa, Patxi! Mila esker aipamenarengatik. Ea pixkanaka-pixkanaka lortzen dugun guk baino ahalmen handiagoa dutenek ere pauso horiek ematea eta ematen laguntzea…
    Muxu bat

  • Ikaslea

    Kaixo.

    Bideo ona iruditu ziat. Ni ingeniritza informatikoa ikasten nabil eta fakultateko talde batekin aurten epe luzera begira talde batean informatikaren inguruko tailerrak eginen ditugu, besteak beste, software librea, euskal herria eta informatika, euskara eta informatika….Eta jakin nahiko nuke, badakit ez dula copirightik baina titulua “hackintza” asko gustatu zaidala eta balitekeela erabiltzea tailerren batean edo bestelako zerbaitetarako, justu Jakintza eta informatikarekin zerikusia zuen lelo baten bila baitgenbiltzan.begibistan dago baina ez ginen ohartu ere egin…jeje!