hurrengo geltokia,  pasahitza

Sare sozialen alde

Jaien alde, lanaren alde, ikastearen alde, drogen alde, bizikleten alde, mendiaren alde, bertsoen alde, erlijioen alde, itsasoaren alde…. hipokresiaren kontra. Beti.

Zortzikoa Mayabetik idatzi berri du Jon Sarasuak, berak esan, kazetariak entzun, ostean idatzi eta naiz.eus atarian jende askok irakurri duen kontuaren harira, batez ere izan duen erantzun zaparrada, sortu duen kalapita, eta izan den harrabotsarekin motibatuta. Bertsoa, kultura, gizartea, jendartea aldatzen doa. Eta garaian garaiko eztabaidak, tresnak, ahotsak eta diskurtsoak eraikitzen dira. Hori da kontua. Aldaketa. Eguneratzea. f5. Besterik ez. Jon Sarasua irakasle eta bertsolari ohiak, ohartxo bat, doinu librean eta zortzi puntuko motzean idazten du bertan.

  • 1. Ez dut sare telematikorik (nork agindu zuen Ā«sare sozialĀ» terminoa gordetzea sare telematikoentzat?) eta ez dut irakurri nire hitzaldiari buruz egindako txiorik. Ziurrenik gehienok dakizkizue nik baino hobeto txioen espazio horiei egozten zaizkien ezaugarriak, behar psikologikoak eta gainerakoak. Higiene xumea da niretzat horretan ez ibiltzea, baina ingurukoek kontatu didate zerbait, xehetasunik gabe, soilik hiru titular: zalaparta, histeria, eskuin muturra.
Guk baditugu sare sozialak. Eta bere hitzaldia irakurri dugu. Hitzaldian egon zirenekin mintzatu gara. Eta irakurri ditugu iruzkinak, komentarioak, artikuluak (Markos Zapiainek Zuzeun, Juan Luis Zabalak berrian…) eta txioak ere bai.

Txioen espazio hoiei egozten zaizkien ezaugarriak egozten zaizkie ere gaur egun bizitza honetako jarduera askori. Apropos batzutan, inbiriaz askotan, ezintasunetik sarri, edadismotik maiz, ulertzeko borondate ezarekin usu, ezezagutzatik gehiegitan eta arrazoitik ia beti. Behar psikologikoei buruz gutxi dakit. Hitz eginez ulertuko genuke agian. Kontsultarik eta pastilarik gabe, beharbada. Baina beharra zerk sortzen duen, agian garrantzitsuagoa da.

Higiene xumea da berarentzat hauetan ez ibiltzea. Baina bere inguruko zikinak badabiltza antza. Eta luze jardun da irakurri gabeko mezuei buruz. Komunikazio eskola baten, hezkuntza ikasketak egin nahi dituzten XXI. mende laurden honetako ikasle eta belaunaldi berrien aurrean, oso jarrera -zelan esango dugu- aurrerakoia? hezitzailea? prestatua?. ..

Ardoa datorkit burura. Gure kulturaren sustengu, inspiratzaile, balore, ondare, erakusgarri, merkatu edo zaletasuna. Ardokeria ez da garbia. Zikina. Ez da erraz garbitzen. Ardoak kalte izugarriak sortu ditu gurean. Luzaroan. Mozkorra. Mozkorkeria. Kristal hautsiak. Borrokak. Biolentzia. Gorrotoa.

Gizarte honen hipokresia aplikatzen zaio maiz gustuko izan ez, edota ezagutzen ez dugunari.
Eta sare sozialen txanda bizi dugu orain. Internetekiko eszeptisimoa, itsukeria, ezagutza eza aspaldi da ezaguna teknofoboen artean. Sareak ez du gauza onik ekarriko. Militarren eta kapitalismoaren tresna da. Sare sozialak, komunitatea, partekatzea, interakzioa, ezagutza, banaketa… balore positibo eta hezigarri bezala dauzkagunok asko gara. Ulertuz, jabetuz eta kexatuz… gure inguruan zarata asko dagoela. Hedabideetan bezala, ikastetxe eta langileetan bezala, kalean edo etxean. Zarata metafora da. Bolumenaz gain, beste gauza asko adierazten ditu.

zalaparta, histeria, eskuin muturra aipatzen ditu Jon Sarasuak sare sozialetatik jaso duena laburbiltzeko. Nik ikusi ditut ere, Unibertsitateko udako ikastaro baterako gonbidapenak. Feminismotik egindako kritika eraikitzaileak. Bertso munduko batzuen txaloak. Eta txistuak. Ikusi dut kritika politikoa. Kritika ideologikoa, jantzia. Irakurri ditut lausenguak eta eztabaidarako proposamenak. Sare sozialetan barik, twitter -orain X- sarean. Urrutira gabe.

Sare sozialak euskaraz darabiltzagunok, ahalegin bat, begirada bat, proposamen bat, saiakera bat egiten dugu gure mundu hau apur bat hobea izan dadin. Eta benetan diot, asko gara. Eta gehiago behar genuke. Eta saituko gara. Besterik ez.

abesti bat



Gauzak ez dira horrela, gauzak horrelaxe daude

———————— Gorka Urbizu.

beste kanta bat, idiotak dena dakienean



Besterik ez?