gaztelumendi.eus,  hurrengo geltokia,  ikusi eta ikasi

Twitter? Ez eskerrik asko

Twitter toxiko bat hedatzen ari da. Eztabaidak kalapita bilakatzen dira, iritzi ezberdinak hasarre sortzaile, begirune falta, enpatia eza… inork nahi ez duen gune bat. Troll garaia bizi dugu, eta ahots asko desagertzeko zorian.

euskal komunitatea

Hala ere, euskal komunitatea beste zerbaiten eredu izan daitekeela deritzot. Zaila da, badakit. Biziatuta dago. Ez gara besteengandik horren ezberdinak. Baina; urteotan beste zerbaitetarako baliatu izan dugu sare sozial hau. Zerbaiten adierazgarri izan da. Orain, irainak, mesfindatzak eta trolleoak hartu dute gain. Gainezka dago. Ulertzekoa da, jende askoren hasarrea, joan edo uzteko gogoa, baina ahuldade horretan, sarea bera izango da kaltetuena. Gure komunitatea.

4 Iruzkin

  • Txopi

    Twitterrek berak eragiten duen zerbait da. Eztabaidek, kalapitek, polemikek, trolleoek, irainek eta abar, plataforma gehiago erabiltzea eragiten dute. Eta horrek publizitatearen bitartez, irabazi ekonomiko gehiago dakarzkio Twitterri. Algoritmoarekin egiten dituen denbora-lerroko amarruek ere bai. Dena dago bideratua polemikak piztera eta sustatzera.

    Mastodon.eus euskaral komunitatearentzat aproposagoa da. Eztabaida aberasgarriak bakarrik sortzeko diseinatuta dago, denbora-lerroan ez dago trukorik, euskaldunez beteta dago, euskal enpresa eta erakundeek mantentzen dute, datuak ez zaizkio inori ematen, software librea da, beste hainbat Mastodon ostalarirekin komunikatu zaitezke mundu mailako ehunka mila pertsonaz osatutako sare batean parte hartuz, zure IP helbidearen arabera edukiak iragazi gabe, kode etiko publiko eta argiak jarraituz, publizitaterik gabe… zer gehiago behar digu?

    Euskaldun gehiago giro gehiago egoteko? Bada, etorri denok eta eman aukera bat Twitter baino are hobeagoa den sare sozial bati!

    https://kaixo.mastodon.eus/

  • Iker Garaialde

    Ez zait justua iruditzen mastodoneko euskal komunitatea mastodon.eus instantziarekin soilik lotzea edo hau euskal instantzia “ofizial” gisa aurkeztea, beste zenbait euskal instantzia ere egon bagaudelako, mastodon.eus bera baina lehenagotik gainera. Etsigarria egiten zaigu mastodon.jalgi.eus instantzia mastodoneko euskal komunitatearen zati garela ere aldioro gogorarazten ibili behar izatea, baina matraka ematen jarraitu beharko dugu, tamalez, mastodoneko euskal komunitatea eta mastodon.eus instantzia sinonimo gisa azaltzen diren bakoitzean…

  • gaztelumendi

    Mastodon aukera on bat da, eta euskaraz are gehiago.
    Egia da gune ezberdinak daudela, hori ez dugu ukatu.
    Mastodonen giroa piztea falta zaigu ordea. Software librea orohar, horrelako tresnek martxa apur bat behar dute, eta ikusgarritasuna. Normaltasuna horrela sortzen da; erabilita, eta erabilpenari ikusgarritasuna emanez.

    Saiatuko gara, argi dago. Eta Twitterren gaur egun dagoen oihartzuna eskuratzen joan, edota giro ona eta kalitateagatik murgildu, hori ere aukera bat izan daiteke.

    Mila esker blogean erantzun eta parte hartzeagatik. Aspaldian galdu da ohitura hau ere.

  • Txopi

    Aupa, Iker:

    Ulertzen dut zure kritika eta barkamena eskatzen dizut txarto sentiarazi badizut. Twitter.com-en alternatiba erraz eta azkar bezala, Mastodon.eus aipatzea egokia iruditu zitzaidan (nik darabiltena da). Baina azaltzen saiatu nintzen abantailak mastodon.jalgi.eus-en ere ikusten ditut! Hori uste dut nik behintzat, zuk zein abantaila ikusten dizki(o/e)zu Twitterrekiko?

    Oharra: euskal instantzia ofizialik ez dago eta ezin da egon. Hau besterik ez nuen esan: “Mastodon.eus euskaral komunitatearentzat [Twitter baino] aproposagoa da”. Nire partetik kito eztabaida, transmititu nahi nuen giro ona nahiko hondatu baita. Orain Mastodonetik jarraitzen zaitut! Gora fedibertsoa!