gaztelumendi.eus,  ikusi eta ikasi

Hamalau milakoak

Uda honetan inoiz baino gehiago, sekula baino hobeto, eta inoizko ondoen eta gustura ibili naiz mendian.
Uda emankorra izan da, kanpamendu basea Orbaizetan izanik, Irati aldean erreza da batean eta bestean ibiltzea.

Arburua 1061 m.
Azalegi 1165 m.
Berrendi 1354 m.
Erondoa 1041 m.
Errozate 1345 m.
Ezkanda 1203 m.
Latxaga 1204 m.
Loigorri 1075 m.
Mendilatz 1357 m.
Mendizar 1323 m.
Okabe 1466 m.
Pettuberro 1096 m.
Txangoa 1471 m.
Urkulu 1419 m.

Plazer bat izan da. Batzutan bakarrik, bestetan lagunduta. Beti izan da atsegina leku hauetaz gozatzea. Bista ederrak. Eguraldia lagun. Nafarroako mendi hauetatik Euskal Herria ikustea, sentitzea, bizitzea.

Errozate eta Mendizar gailurrek liluratua

2 Iruzkin

  • Eneko Barberena

    Aupa Patxi, hori sasoia!

    Horko tontor batzuk egiteke ditut: Pettuberro, Latxaga… gaztelu arrastoa aurkitu zenuten?

    Hurrengo urterako proposamena: Berrendiko tontorrak (Ugagibel, Harriedergaina…) eta Auztarri.

    Ziur sasoiko eta arnas betez hasiko duzuna ikasturtea, aurrera bolie!

  • gaztelumendi

    Eskerrik asko Eneko.

    Erronka makala bai. Berrenditik hasi eta Orhi mendiraino zer dagoen ibiltzeko eta gozatzeko. Hain zuzen, Errotxapea auzotik ikusten diren gailur hoiek guztiak, eta ikusten ahal ez direnak.

    Gutxi ezagutzen dut inguru hori. Eta asko dago ibiltzeko. Atzo bertan, Aitzatik Arburuara joaten -laiste basoa oihan bilakatuko da, orain aprobetxatu behar- parez pare ikusten genuen Berrenditik abiatzen den gune hori guztia.

    Aezkoako mendietan, badago non ibili aspertu barik. Ea datorren urteko udan igoten ditugun zuk proposatutako batzuk.

    Udazkena be gure zain dago.