
bidea garrantzitsua da
Domeka Larrabetzun. Athleticen ajea eta pandemiak kalea girotu dute. Jendea asko dago eguzkipean. Hori Bai gaztetxean Nafarroatik etorritako Ibil bedi taldeak bi pase egingo ditu.
Lehen saiokoak atera dira gaztetxetik, eta badirudi pozik datozela kalean gora. Gaztetxera hurbildu, eta atoan bete dira aulkiak. Kantuan hasi aurretik txaloak. Hasi eta jarraian girotzen doa gaztetxea. Bigarren pase honetakoek kantuak ezagutu eta jarraitzen dituzte. Musikariak oso, baina oso motibatuta. Gazteak eta eskarmentu askokoak dira Ibil bedi. Bigarren lana aurkeztera datoz: Beltxarga beltza.
Konektatzen dute, bere musikak aire berri bat dakar. Ez dira betiko doinuak. Distortsio barik ere, gauza ederrak egiten dira. Kitarra elektrikoak, ondoan ditu bioliña, saxoa edo teklatua. Atzean erritmoa eta oinarria. Drum & bass. Sekulako konboa.
Eta espero bezala gaztetxe soinu atseginez bete dute @ibilbedi taldeko musikaritzarrek.
Hau ederraren plazerra! BiBA Zu3k! pic.twitter.com/Mv6PLdqR5X— gaztelumendi 📢 (@iPatxi) April 18, 2021
Itzela izan da kontzertua, eta bere zati bakoitza. Kantu bat bera ere ez soberan. Eta oroz gainetik sortutako atmosfera. Musikazaleek, musikariek, gaztetxe bat zelan girotu dezaketen domeka arrastiluntze baten. Mila esker Ibil bedi. Bidea sano garrantzitsua da. Segi errekak eta herrialdeak gurutzatzen, nostalgiari nostalgia eta gu gozatzen. Zorionak.
Dena bukatu da.
Itzela izan da, milaesker @ibilbedi
Aurrera @horibai23!!
Larrabetzuko gaztetxea
bizirik eta zutun!k pic.twitter.com/xIRrfFutip— gaztelumendi 📢 (@iPatxi) April 18, 2021

