Askotariko zapalkuntzak
Bisita bat. Joan etorriko bidai bat. Paris. Aspaldiko lagun bat. Eskutitzetatik aurrez aurreko bisitara. Laguna. Lagunak. Harremanak. Egoerak.
Turista klasea kronika bat da. Talegora joan etorria ez da aitzakia bat, leit motiv nagusia da. Baina ez da dena. Han, han asko dago. Paris. Txiletar lagunak. Eta zapalkuntza asko. Ezberdinak. Askotarikoak. Izan daiteke trenean, edo Pariseko karriketan. Izan daiteke lantokian. Kalean. Emakume izateagatik, edota zapaldutako beste kolektibo batzuetakoa izateagatik (lgtb+), baina gure ikuspegitik, gu geu geratzen gara agerian.
Abiadura handiko tren bateko bidaiaren kronika da, hiri handi bateko taupaden hotsa somatzen da, kartzela handi bateko bizipenak ageri dira… guzti hori koktel batean lehertuko zaizu, eskuartean. Letra artean.
Kattalin Minerrek kapitulu labur laburrak egin ditu, baina azken parrafoetan beti dago kolpe txiki bat. Eta hurrengoa irakurtzeari ekingo diozu, gogo berdinarekin.
Tabernan eramateko kafea eskatu, eta udagoieneko eguzki izpiak baliatu eta etxe ondoko parketxora etorri; Anari lagun, @MKattalin irakurtzen jarri naiz. Orain Parisen nago. Abiadura handiko letrak. TURISTA KLASEA. pic.twitter.com/xR9n6auHOz
— gaztelumendi 📢 (@iPatxi) November 23, 2020
Bi jezarrialditan irentsi dut kontakizuna. Eta gehiago jakiteko eten nuen bezperakoa. Pedro Lemebel nor zen ezagutzeko gelditu nintzen. Kantuak, elkarrizketak, argazkiak eta beste bildu nituen. Arnasaldia izan zen niretzat.
Lemebel izugarria da. Nik asko maite dut artista eta idazle bezala. Dokumental, elkarrizketa eta performance piloa dago interneten ikusgai. Baita postumoki egin zaizkion omenaldi ederrenak ere. Adb: https://t.co/fE9Y2Sh43G
— Kattalin Miner (@MKattalin) November 23, 2020
biharamunean
Bigarren jezarraldian, eguzki izpiak eta Anariren musika lagun… kapitulu pare bat gordeta eten dut irakurketa. Eta bukaeran, musika gehiago. Azkenean playlist bat osatzeraino. Ni ere, non je ne regrette rien kantuan hasi naiz Edith Piaf abeslariarekin batera. Ederra!