Aezkoatik wifi bidez
Gazte eguna arrakastatsu. Astelehenean San Inazio. PNVren sorrera duela 110 urte, ETArena 59an edo, Hori Bai gazte elkartearena 1965an…. eta aurrera goaz. Gure herriko gaztetxeak, Loiolakoa barik, bere eguna ospatzen du urtero. Festa eguna. Herri bazkaria, karta jokoa, musika kalean, eromeria eta beste kontu asko.
Herri giroa. Parranda. Eta abuztuan ajea.
Batzuk kostaldera, besteak mendira. Eguzkitara edo gerizpetara. Mugitzea da kontua. Gero jaietan kontatu ahal izateko bakoitza non egon den. Zenbat ordu eman dituen eguzkipean, zenbat milako igo dituen pirineotan edo ze kontzertu ikusi dituen Afrikako punta. Ipar zein Hegoaldean.
Aezkoara etorria naiz ni, Irati aldera. Giro lasaia, lo egiteko altura ona, eguzkitsu atzo, euri artean gaur. Eta Orbaran, wifia daukan guinness garagardoak topatu ditugu. Etxeko lanak egiteko ordenadore zuri hau ekarri genuenez, kafearekin, edo garagardoarekin konektatzen gara Euskal Herrira. Pirineora heltzen ez den euskarazko prentsako titularrak irakurri, rss harpidetza guztiei jaramon egin, eta spam apur bat borratzen dugu gure posta kontuetatik.
larrabetzu.org zerbitzarian dauden argazkiei begiratuta dakigu zeinen arrakastatsua izan den Gazte eguna. Eta laister, jaiak berriro herrian, Andramariek 06, eta barriro ere juerga eta parranda.
Bitartean, Irati aldean txango batzuk egin, errekan bainu freskoak hartu, jatordu onak ospatu, eta datorrenari aurre egiteko prestatu. Aezkoatik, biba zuek!