covid19 | koronabirusa,  Gu ere bai!

FIFA20 Euskal Liga bideojokoetan

FIFA20 bideojokoetan Euskal Liga jokatzera goaz datozen egunetan. Lehen mailako bost euskal taldeak ordezkatzen hainbat jokalari, eta bost sailkatuek liga bat egingo dute. Liga horretako lehen laurek semifinalak jokatuko dituzte apirilaren 11an (larunbata). Finala eta beste hainbat ikuskizun Aberri egunarekin batera, apirilaren 12an (igande arratsaldean, garai bateko futbola bezala). Eta gu guztiok, etxeko itxialditik jokatzen edo ikusten, jarraitzen. Animatzen. Sarean eta zuzenean eskainiko delako: twitch.tv/guerebai kanaletik -bideojokoetan espezializatutako sareko aplikazioa- eta Hamaika Telebistan.

Game erauntsia

Game Erauntsia proiektua lagun talde batek sortu zuen 2014an bideo-jokoak eta euskara uztartzen zuten eduki falta identifikatu ondoren. Hainbat ekimen abian jarri ostean, Euskal Bideojokozaleen Game Erauntsia elkartea ofizialki 2016an sortu zen hasierako helburu hori betetzeko: bideo-jokoak eta euskarak bat egitea. Geroztik, elkarteak arlo horiek bultzatuko dituen komunitate sendo bat sortzeko ahaleginak egin ditu. Horrela bada, Game Erauntsia elkartearen bi jarduera nagusiak bideo-jokoei buruzko euskarazko edukia sortzea eta bideo-jokoekin zerikusia duten orotariko ekitaldiak antolatzea dira.

Gu ere bai!

Gu ere bai Euskal Herriko kirolariek euskal selekzioen ofizialtasunaren alde sortutako ekimena da. 2020ko martxoan Bilboko San Mames zelaian bere burua eta manifestua ezagutzera eman zuen. Aurtengo udaberrian hainbat ekimen abian jarri nahi zituen arren, Koronabirusaren krisialdiak bete betean eragin dio. Orain, etxetik ere euskal selekzioen aldeko aldarrikapena bideojokoen bitartez egitea deliberatu du, eta horretarako bidailagun aproposa bilatu du, euskal bideojokozaleen komunitatea.

Bertsoa euskal ligari

Hitzaren kirol nazionala den bertsolaritzan, ekarpen txiki bat, Habanera doinuan.



Gu ere bai! eta Gamerauntsia elkarteak antolatutakok EUSKAL LIGA Arrosa sareko irratietan.

Eta gaur goizean Hala Bedi irratiko estudioetara egindako elkarrizketa, eta Arrosa sareko irratietan emititu dena.

Palestina

Eta gaur bertan, Palestinako selekzioaren abokatu eta ordezkari juridiko lanak egiten dituen Gonzalo Boye-ren elkarrizketa bat argitaratu du Euskal Herri Kirola atariak.