Zizek: Bi irtenbide besterik ez daude egoera honi aurre egiteko: berrasmatutako komunismoa edo ankerkeria
PANDEMIC! Covid-19 Shakes the World liburua atera berri du Slajov ŽiŽek pentsalari eta filosofoak. Hamabost eguneko itxialdian gaude gu, baina Koronabirusaren krisia Txinan hasi zenetik ikertzen eta artikuluak egiten aritu da ŽiŽek. Aurretik, Kapitalismoa bertan behera jota utzi dezaken krisia dela aitortu zuen mundu guztian ezaguna egin zen artikulu baten, eta gaur bertan O/R Books argitaletxearekin liburua plazaratu du.
Liburu elektronikoa erosi berri dut, eta han eta hemen hartutako adierazpenekin osatu eta euskaratu dut artikulu hau.
– PANIC! |
– aldaketa klimatikoa |
– komuneko papera |
– komunismoa |
Slajov Žižek: PANDEMIC! Covid-19 Shakes the World
Hedabideak etengabe mezu berdina errepikatzen ari dira: “ez erori ikaran” eta gero jarrian, ikara eta izu egoerara garamatzan datu parrastada daukate eskuartean. Egoera honek, gaztaroan bizitako egoera ekartzin dit gogora; herrialdi sozialista baten, gobernuko ordezkariek maiz esaten ziguten ez zegoela izurako motiborik. Eta une oro, guk guztiok mezua argi harrapatzen genuen: beraiek ziren izua bizi zutena.
Oraingo osasun krisi honek demokrazia liberalen ahultasunak agerian utzi ditu, eta horrek guztiak efektu politiko positiboa izango du. Bi aukera daude egoera honetarako: ankerkeria edo berrasmatutako komunismoa.
Boterean zeudeneko logika autoritario komunistak ere bere mugak erakutsi ditu. Albiste txarrak jendaurrera eramateko beldurra, edota boterean daudenei erakustea, eta ondorioz ikerketak gutxietsi ziren. Horregatik, birusari buruzko lehen albisteak eman zituztenak atxilotu egin zituzten.
Bestetik, osasun arazo global honen erronkei aurre egiteko estatu nazioen tresnekin bakarrik egin dakioke aurre, oinarrian adostasun global batekin, ahulenak babestukodituen hitzarmen soziala gauzatuz.
Aldaketa klimatikoa
Ez naiz utopikoa, ez nago herrien arteko elkartasuna aldarrikatzen. Aldiz, uste dut krisi honen aurrean elkartasunak eta kooperazioak gutako bakoitzak duen bizirauteko duen senari erantzuten diola; eta hori da dagoen erantzun arrazional eta egoista bakarra. Baina ez soilik koronabirusaren kasuan. Owen Jones aktibista eta pentsalariak adierazi bezala, klimaren krisiak koronabirusak baino jende gehiago hitzlen du, baina ez dugu izurik sentitzen horregatik, eta ikuspuntu komunista berritu batek sortu edo adostu dezake pertsona helduak eta gaisoak heriotzara kondenatuko ez dituen sistema bat.
Komuneko papera
Gazte sasoian, Yugoslavia sozialista hartan, zurrumurru bat hedatu zen: komuneko papera amaitu omen zen. Autoritateek erantzun zuten: “Komuneko paper nahikoa dago”. Harrigarriki jendeak sinestu egin zuen. Kontsumitzaile arruntak ordea, horrela arrazoitzen zuen: “Badakit zurrumurrua gezurrezkoa dela, uste dut badagoela nahikoa paper; baina, zer gertatzen dan gainontzekoek uste badute ez dagoela nahikorik eta geratzen den apurra erostera joaten badira, eta horrek prezioa areagotu… badaezpada ni ere papera erostera noa”.
Komunismoa
Estatuak lanik ez dutenen iraupenerako gutxieneko baldintzak bermatu behar ditu, eta behar beharrezko diren gauzen ekoizpena erregulatuz; hala nola, maskarak, frogak egiteko ktiak, arnasgailuak eta beharrezko bada hotelak eta bestelako ostatu edo lo egiteko lekuak konfiskatu behar baditu ere, merkatuko arauei muzin eginez. Nazioarteko kooperazio eraginkorra behar dugu, ekoizpenean eta baliabideen elkartrukean. Nik honi deritzot komunismoa eta ez dut beste alternatibarik ikusten, ankerkeria ez dena.