i+g,  ikusi eta ikasi,  larrabetzutik,  pasahitza

Bertso eskola birtualak

#etxeangeratu eta bertsoaz gozatu

Asteon bertsotan egiteko ere aukera baliatu dugu. Distantziak eta isolamendua ez dira oztopo. Whatsapp bidez ibili gara Larrabetzuko bertso eskolan, eta Hori Bai gaztetxean batzen garenean bezain ondo aritu gara.
Pirinioko bertso eskolan berriz, distantzia edo lan kontuengatik hurbildu ezin dutenak ere elkartu gara. Esperientzia ona.

Larrabetzuko bertso eskola

Astelehenean hasi ginen bertso eskola birtualean. Horretarako gura zutenak taldetxo baten batu eta hitzartutako orduan zita. Etxahun Lekue izan ohi da irakaslea eta astelehenerako ere gaiak eta ariketak prestatu zituen.
Eta hor ibili ginen bakoitza, bere kopla edo bertsoa grabatu eta besteei igortzen:

Joan etorrikoak izan ziren. Erantzunak. Trufa. Giro ona. #bertsobirusa

Pirinioko bertso eskola
Baigorritik Larrabetzura

Udazken negua Aezkoa aldean eman nuenez, asteazkenero Errora joaten nintzen hango lagunekin. Xabi Terreros da han arduraduna, eta talde polita batu gara. Aurten gainera Bardoak ere jokoan daudenez, asistentzia polita izan da urtean zehar. Giroa ere halakoa. Aribe, Garralda, Aurizberri, Eugi, Erro edo Meskiritzeko lagunak batu eta oso giro polita topatu dut Pirinioan. Horrek bultzatu nau urte barriarekin batera, Larrabetzuko bertso eskolan aspaldiko partez bertsoei heltzera. Eta enaiz damutzen.
Abenduan agurtu nituen Pirinioko bertsolariak. Bardoetan elkartu ginen berriz, Erron. Eta aste honetako eskola birtualak eman digu berriro horretarako aukera. Eta egia esan, Terrek ere ondo prestatu zuen eskola. Eta hari erantzuten saiatu ginen hitzordura hurbildutakook.

Agur bat hasteko:

Baigorritik Larrabetzura, Pirinioan
Baigorritik Karin, Aurizberritik Aitor, Garraldatik Leire, Errotik Fernando, Ibai ere Aurizberritik edo, Garraldako irakaslea den Beñat Berastegitik, Xabi irakasle lesakarra Iruñerrian egonen zen ziurrenik eta ni neu Larrabetzuko etxealditik.

Horrelako batzuk joan ziren.

 

Beñatek behinola botatakoa ekarri zuen gogora irakasleak, -maiz gure bertso artxiboa da whatsappa!- eta eskolakook entzun ahal izan genuen.

Eta amaieran, agurra Habaneran egiten ausartu zen Leire. Itzel ondo pasatu genuen seinale. Eta ikasten ari garela ez ahaztu. Eta batez ere ondo pasatzen. Ez da gutxi. Milesker lagunok.

Bertsoko eskolakoak telebistan