info 7,  teknologia berriak

Google chrome frogatzen

Deia jaso dut Info7 irratitik, eguerdiko albistegiaren ostean egiten duten Postdatan Google Chrome nabigatzaile berriari buruzko iritzia emateko.

Egia esan, twitter bitartez jakin nuen nabigatzailea kaleratu behar zutela. Eta heldu berri da. Joan naiz webgunera, ikusi ditut aukerak eta katalanezko bertsioa jeitsi dut froga egiteko. Orain hemen eta han gauzak irakurtzen hasiko naiz, zer duen ona, zer duen hobea, zelango kritikak egiten dizkioten eta abar.
google chrome frogatzen

Aldez aurretik esango dut, Firefox nabigatzailearen kamiseta jantzita daukadala idazten ditudala berbok, eta ez daukadala oraingoz nabigatzailez aldatzeko ezelango asmorik. Halandabe, Google paketearen ohiko erabiltzailea naizela badaki Interneteko enpresarik handienak… eta hau ere frogatuko dut.

Info7ko saioa baina, enuke egin gura zuen laguntasun barik.

  • Zer deritzozue nabigatzaileari?
  • Itxura ona al dauka?
  • Azkarra da?
  • Safari, Firefox eta halakoak ditu oinarrian, baina zertan izan daiteke hobea?
  • Zergatik ez dago euskarazko bertsiorik?
  • Erabiliko duzue?

Info7 irratiko albistegietako postdata kolaborazioa entzun gura baduzu:
[audio:http://www.info7.com/wp-content/uploads/2008/09/20080904_1388.mp3]

Hemendik aurrera Googlen menpeago

Iruzkin Bat

  • Alex

    Abiadura handia du. Pestainak goian aplikazioaren tirarik gabe oso espazio txikia kentzen du. Hasierako orria moduan orri bisitatuenak jartzea oso ideia ona da. Firefoxen aukerak ez ditu, hutsen bat egin dit -Scribden testuak ezin ditu handitu- baina orokorrean oso nota ona jartzen diot. Euskaraz balego agian kamiseta aldatuko nuke.