Irati irratian

Irailarekin batera Aezkoa aldera etorri naiz, lanera oraingoan. Irati irratian ordezkapen bat egitea egokitu zait.
Aurretik banuen harremana ibarrarekin, aetzekin, Iratiko basoarekin edo Aezkoako errealitatearekin.
Orain baina, erabat murgildu behar izan dut Pirineoko errealitatean. Egunero Agoitzaldea, Erro ibarra, Aezkoa, Zaraitzu edo Erronkariko berriak, elkarrizketak, agenda… eta bestelako kontuetan murgildu bainaiz.

Bigarren astea da hau, eta denetarik egiten da irrati txiki eta euskaldun batean. Elkarrizketak lotu, teknikaz arduratu, sarean jarri, sare sozialak kudeatu, harremanak egin, murgildu eta ahotsa jarri. Ez da erraza batzutan, baina inguruan dagoen sustengua eta giroak laguntzen du. Zinez. Mila esker laguntzen ari zareten guztioi.

Hainbat elkarrizketa egin ditut egunotan, eta batzuk biziki hunkigarriak.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude