2019ko hauteskunde zikloaren ostean

Gogoetarako astea izan da hau. 2019ko apirilaren 28an eta maiatzaren 26an hauteskunde ezberdinak izan ditugu. Espainiako kongresurako apirilean, eta udal hauteskundeak, Batzar Nagusi, Nafarroakoak eta europarrak ere burutu dira. Lau sobre sartu ditugu lau asteko tartean.

Aldaketa Bizkaian


Aldaketa hauteskundeen bitartez ematea ez da dagoen gauzarik errezena. Are gutxiago Bizkaian. PNV-k indar gehien (250.000 bozka inguru) du herrialde honetan. Baina izan ditu pitzadura batzuk. Eta oso interesgarria da ematen ari den joera eta bide berria. Aurreko legegintzaldietan Lemoa, Bakio, Igorre, Larrabetzu izan ziren. Orain herri gehiago dira: Alonsotegikoa izugarria izan da. Durango eta Galdakaon ezberdinen batuketak aldaketa bultzatu dezake. Adi egon eta hausnarketa kolektiboak indartzeko unea da.

Bilbo Handia eta inguru metropolitanoa

Bereziki aztertu beharreko gunea Bilbo Handia da. Bilbo eta inguruko herrigune handiak. Santurtzi, Barakaldo, Portugalete, Basauri, hiriburua bera, Getxo ingurua, Leioa edo Erandio. Euskal Herrian erabakitzeko eskubidea, naziogintza… guzti hori garatzeko milioi bat pertsona bizi den esparrua oso kontutan hartu beharko da. Nazio mailan.

Nafarroa

Aldaketa duela lau urte izan zen. Oraingoan eusteko ahalegin handia egin dute batzuk. EH Bilduk inoiz baino emaitza hobeak eskuratu ditu. Baina aritmetikak zailago jarri dute kontua.
Gaiari buruz irakurtzen eta mezuak trukatzen aritu ostean, oso baliagarria egin zait Patxi Zabaletari Hamaika Telebistan egin dioten elkarrizketa hau. 1979-2019 zikloa aztertzeko esperientzia haundiko pertsona da abokatu iruindarra.

Zergaitik irabazten du beti PNV-k?

Maiz egiten dugun galdera da. Erantzun argirik ez dago. Hauteskunde makinaria itzela duen alderdia da. Bere jokaleku nagusia da. Eta instituzioetan aritzea da bere helburu politiko gorena. Horrela ikusten dute politika. Horrela egin dute bizimodua alderdikide gehienek. Hori da beraien indarra.
Antonio Riverak azterketa berezia egin du El Correo egunkarian. Ehuneko ehunean berarekin bat egin barik ere, gogoetarako hainbat puntu ematen dituenez, guk ere gogoeta egin dezagun horretaz.

jo ta ke, irabazi arte?

Noiz dakizu irabazten ari zarela? Gora eta gora egiten duzunean? Boterea eskuratzean? Nori ez zaizkio horrelako gogoetak etorri burura azken egunotan. Iker Bizkarguenagaren artikulu hau oso ona iruditu zait, GARA egunkariko orrialdeetan irakurriko duzu.
Enekoitz Esnaolak ere zenbakiak, belaunaldiak eta garaiak uztartu ditu berria egunkariko analisian.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude