teknologia berriak

web 2.0

azalpenak

Aspaldian gure artean darabilgun berba da, horretaz ari gara. Aro berri bat irekitzen ari dela -politikaz dihardudala ematen du- Interneten ere. Jarioak, software soziala, Apiak, Ajax, jarrera, partehartzea, partekatzea… kontzeptu asko eta ezberdinak.

Eta saiatzen gara azaltzen, saiatzen gara ulertzen, zabaltzen, hedatzen… saiakera hori bera ere web 2.0 kontzeptuaren baitan dago honezkero. Eta web 2.0 horrek ekarri du, publizitatea 2.0 edo euskara 2.0 edo kazetaritza 3.0 edo irratia 2.0 (mercora radio, social radio)…

Blogak 2.0 topaketan horren inguruan solasteko aukera izan genuen, baina kezkak badiraunez, beste zerbait prestatzen hasi beharko dugu… izan ere gure inguruan badira gai anitz ikutu beharrekoak: herri honek; gure kulturak, gure ekonomiak, hizkuntzak dituzten berezitasunekin. Mundu berri bat aldarrikatzen dugu, eta Internetek sekulako garrantzia dauka horretan… eta hau -ere- ahalegin bat baino ez da.