musika

deabruak Inkernu_an

deabruak teilatuetan

Astegun buruzuri bat, oporren atarian, deabruak tabernan, zintzoak garagardoa eskuetan. deabruak eskenatokian, deabruak teilatuetan, Inkertu tabernan. Eskoriatzan. Eskohitzan.
Garai bateko lau gazte, gaurko musikariak. 1973 diote, ordukoak direla, ardoa bezala. Rocka dute hizpide. Kantuak.

Tabernan jende dexente batu da, musika aitzaki. Garagardoak eskuetan eta dantza gutxi. Inkernu_an ez da dantzarik. Zeru_an beharbada.
Kontzertu ona, zuzena, gertukoa, indartsua, gogoz aritu dira tolosarrak. Indarra darie kantuei, tentuz ikasi dute, jo eta jo. Eskenatoki handietan baino atseginago txikietan, zuzenago taberna zuloan.

Rockanrolla maite baduzu, hardcore ikutuak eta zuzeneko emankizunak… hurbildu zaitez. Ari dira deabruak jotzen, hemen eta han… eta tarte bat duten bakoitzean, furgonetan kilometro batzuk egin eta jotzeko irrikaz izaten dira.

Lagun zaharrak ikusi, berriak egin, hizketan hasi… eta gauak harrapatu gaitu, rockanrollak bezala. horrelakoa da bizitza, infernuetan.

Iruzkin Bat

  • Iban Arantzabal

    fateko eta fateko eta azkenian kale. Atzo egon nintzan Algortan ikusten… Su ta Gar-en aurretik jo zeben. Gaztetuta ikusi nittuan, kontzertu korrekto bat egitten. Dana dala leku txikixetan korrektuak baiño gehixago izango dirala seguru. Ia hurrengua nun dan.
    Norbera gaztetzeko be balio jok, e? zenbat kantu-letra on.