larrabetzutik

Urkoren argazkiak

Argazki erakusketa dago Hori Bai gaztetxean.urko lasarteren argazki erakusketa Larrabetzu 2.0 ekitaldi sortaren barruan, beste ekitaldi bat. Ez azkena.

Urko laguna da, Madrilen ikasten du, baina sareak asko elkartu gaitu. Beragaz berba asko egiten dut, bere adineko gazteekin baino gehiago agian. Sortzailea da, eta aspaldion argazki kamaragaz dabil topera.

Eta herrian bere lehen erakusketa antolatu dugu. Hori Bai gaztetxean. 25 argazki eder jarri ditu. Azken urtean berak egindakoak denak. Iazko udan hasi zen argazki kamararekin, kamara txukun bat erosi zuen, eta ikasle pisuan lapurtu zioten, apalago bat dauka orain, baina asko ikasi duenez, oraindik argazki hobeak egiten ditu berak.

Musikazalea da, irakurtzea maite duela somatzen da bere argazki iruzkinetan, eta oso oso aktiboa da. Pasa zaitez herritik, pasa Hori Baitik, eta apur batean flipatuko duzu.

Kultura ofizialean ez dira sartzen gure herriko sortzaileak. Kultura alternatiboan argazki hauek urrats bat suposatukok dute. Agian, gaztetxea galeria bat ere bilakatu dezakegulako. Denborak esango. Lehenengo erakusketa da, baina azkena ziur ezetz.