#basquecamp bat bi eta hiru
Izen bat asmatu genuen arren, bolo bolo dabil sarean. Bilatzaileetan ikustea besterik ez dago. basquecamp.
Eta wiki batean proposamenak egiten hasi, eta hitzaldi mordo bat izango dira zapatuan Hori Bai gaztetxean. Jendea batuko da, jende interesgarria. Hitzaldiak emotera batzuk, hitzaldiak entzutera besteak. Elkar ezagutzen. Elkar agurtzen.
Teknologia berrien inguruan lanean gabiltzanak batuko gara. Erabiltzaile, garatzaile, software librean dabilen jentea, Interneteko proiektuetakoak… denetarik.
Duela urte bi, blogs&beers bat egin genuen gaztetxean, sasoi antzekoan. Orain barcamp bat. Beti dago zeoer esateko, ikasteko, erakusteko… eta holango aukerak be ez dira asko izaten. Sponsor barik, dirulaguntza barik, komite antolatzilerik ez, famosorik ere ez… baina bilkura zabala eta arrakastatsua suertatuko dala emoten du. Sarean euki duen eraginari begira, behinik behin.
basquecamp sarean
Zita eginda dago. Ekainak 7, zapatua. Arrastiko 18:00etatik aurrera, Larrabetzuko Hori Bai gaztetxean. Erdu zeu be!