larrabetzu.org aurrera doa
Hilabetea sarean, eta emaitzak ikusten hasi dira. larrabetzu.org aurkeztu genuenetik, apurka apurka garatzen joan da gure komunitatea. Larrabetzu herri bizia da, kalean, auzoetan, jendearen artean, eta hori isladatu gura genuen larrabetzu.org proiektuan be.
Sergiok eta biok, geure blogak herriko zerbitzarian jarri genituen lehendabizi, larrabetzu.org bloga sortzearekin batera. Gero blog gehiago etorri dira, eta ikasturte berrirako gehiago egongo dira.
Interneten hilabete batean gauza asko gertatzen da, eta alde horretatik ere gurera egokitzen ari gara. Wiki bat, argazki galeria bat, zabaldu.com plugina, audioak entzuteko aukerak, Google analytics… gure i+g (irudimena eta gogoa / ikerketa eta garapena) taldea ere martxan dago.
Larrabetzu.org komunitatea gaur:
gaztelumendi.org Neure bloga, irakurtzen duzuen hau.
53R61 Sergio, gure herriko hackerra
kukubel 2.0 Kukubiltxo antzerki taldearen antzezlan berria
Hegoafrikatik Gure herriko bidaiariak munduan zehar
literatura, Gabriel Arestiren etxea
Argazki galeria Apurka apurka Interneteko presentzia areagotuz.
Eta proiektu berriak be etorriko dira; blog gehiago sortzeko aukera martxan dago. Herriko pelota eskolak proposamena luzatu digu dagoeneko, eta ostantzeko aukerak be sortuko dira, seguru baietz.
Aurki.com atariko herriak sailean agertzen dira dagoeneko gure feedak, eta bertan beste herri batzuetako ereduak eta ildoak aztertzeko parada daukagu. Gurea herri txikia da, baina Interneten aroan, informazioaren garaian, herriok hor egon beharra daukagu, auzolanean eta teknologia berriekin batera.
Zuongandik ere, ideiak eta proposamenak espero ditugu. Ondo etorriak izango dira eta.