teknologia berriak

eeepc eguna euskal erdian

Baionan aspaldi erosi daiteke eeepc ordenadore txikia. Euskal erdikoek ordea, gaur duzue dendetara hurbildu eta ikusteko aukera, erosteko gogoa piztuko dizue horrek. Prezioa ere txikia du. Ganorazko ordenadorea da, duda barik, eta merezi du.

Taiwanetik heldu zitzaidanak txundituta nauka. Egunero erabiltzen dut. Sukaldean, autobusean, ohean, lanean, autoan… edonon. Praketako poltsikoetan sartzeko modukoa da. Motxilan ere arina da. Arroz pakete batek baino gutxiago pisatzen du.

eeepc ttikia

Ubuntu linux sistema eragile propioa dauka. Erabilterreza, ikasteko aproposa. Joko, lantresna ugari dakartza (nabigatzailea, openoffice pakete osoa, jokoak, ikasteko materiala, net_irratiak entzuko player berezi bat, webcam txiki bat, skype, bideoak ikusteko programak, musikarako.. zer dakit nik).

Egia esan, postariak pakete bat nuela esan zidanetik, poz pozik gabiltza etxeko guztiak tramankulu txiki berriarekin. Guztientzako da eta aproposa. Gurean wifia ere badagoenez, han hemenka izaten gara.

Público egunkarian ere irakurri dut gaurko albistea.

3 Iruzkin

  • Gorka Bereziartua

    Aspalditik nabil tentatuta horrelako bat eskuratzeko, baina baten batek esan zidan memoria gutxi samar izaten duela. Hala al da? Tamaina eta prezioa (eta horrelako gomendioak, noski) ikusita, azkeneko bultzada falta zait egia esan…

  • birasuegi

    Nik dagoeneko erreserba egin dut bat erosteko. Teorian gaur ziren iristekoak dendetara, baina banaketa arazoekin omen dabiltza.
    Memoria txikia dute bai, 4Gb. Baina bueno, gaur egun zertarako memoria ordenagailuan? 😉

  • 53R61

    Oso pozik nago ni ere, badaukat nire eskuetan. gadget oso majoa da, web-ean nabigatzeko oso aproposa edozein lekutan. Puntu negatibo bat izatekotan software gutxi daukala, baina badauka konponbidea: errepositorio gehiago gehitu edo ubuntu banaketa instalatu. Jarraituko dut trasteatzen eta kontatuko dizut.