
Pete Seeger Euskal Herrian
Atsegin ditut kantautoreak. Are gehiago beraien letrekin mundua aldatzeko indarra erakusten dutenean.
Pete Seeger abeslariaren berri Benito Lertxundiren bitartez izan nuen. Maiz aipatzen zuen. Zelan bera Euskal Herrira ekarri zuten Ez dok amairukoek, eta gerora bere bertsioa.
Bart Pete Seeger omendu dute Arriaga antzokian. Lou Topet taldeak zuzeneko emanaldia egin du bere kantuekin. Eta hainbat euskal artista ezagun gonbidatu dituzte eskenatokira. Jende asko batu da antzokian. Eta pozik atera dira gehienak.
Ez dok amairu
1971. urtean ekarri zuten Victoria Eugeniara. Eta orduko argazki bakarra dago sarean, Josemari Velez de Mendizabalek jarria.

Argazkia: JM Velez de Mendizabal


Herri irratian orduan, Euskadi irratian orain
2014an Pete Seeger hil zenean berreskuratu genuen gure memoria. Artxiboetan audioak bilatu eta Ez dok amairukoen kontzertuaren berri eta Herri Irratian Joxe Mari Iriondorekin 1971an egindako elkarrizketa entzungai dago zorionez.
Loraldia jaialdian
Pete Seeger Bilbon, lagun paregabeekin.
BiBA zuek! @LouTopet #Loraldia2017 jaialdian pic.twitter.com/l4XHX38rkk— gaztelumendi (@iPatxi) 2017(e)ko martxoak 26
@LouTopet +lagunekin Disfrutatzen@Teatro_Arriaga n#Loraldia2017 pic.twitter.com/1GKkekNqZO
— LoraldiaFestibala (@LoraldiaFesta) 2017(e)ko martxoak 26
euskal bertsioak, ugari
Benito Lertxundiri Larrabetzuko frontoian antolatu genuen kontzertuan entzun nion lehen aldiz Pete Seegerren bertsioa. Gerora asko entzun da, artean argitaratu barik zeukan, eta atsegin izan nuen. Gari abeslariak ere egin zuen Eutsiko diogu kantuarena, eta orain Lou Topet taldeak 5 kantu argitaratu ditu, oso edizio berezian. Harkaitz Canok orain eta hil zenean Josu Landak hainbat kantu ekarri zituzten euskarara. Hori ere badugu.

