Argi eta garbi
Eta dena laburbilduko bagenu?
Zeintzuk dira zehazki sezesio eskubidea bermatu eta orohar herrien autodeterminazio eskubidea arautzeko erregelak?
Komunikabide handiak sinetsita, zaila dirudi:
- Asian tibetarrek eskubidea dute. Irakiarrek, afganiarrek ez ordea.
- Ekialdi hurbilean, israeldarrek eskubidea dute. Palestinarrek eta kurduek ez ordea.
Afrikan Kongo ekialdeko koronel mafiosoek eskubidea badute, ez ordea Mendebaldeko sahararrek.
- Hego Amerikan herrialde aberatsek (eskumakoek) Bolivian eta Venezuelan badute. Txileko indioek, Mexikarrek, ez dute.
- Balkanetan, Kosovoko albaniarrek badute, baina Kosovoko serbiarrek ez, Bosniakoek ere ez.
- Europa mendebaldean, flandiarrek balukete, baina Ipar Irlandakoek ez, euskaldunek zer esanik ez.
Zaila da, benetan. Eta guzti hori laburbilduko bagenu? Ez lukete autodeterminazio eskubidea “gurekin daudenek” baino izango. Besteek, ez.
Eta horretan gaudela, alda dezagun “demokrata” berba, “gurekin” daudenekin, “terrorista” “gure kontra” daudenekin.
Politika, gura izan ezkero, erraza da.
2008ko martxoaren 26an.
Michel Collon
eguneraketa: teketen blogariak ere, sarrera bat idatzi berri du Michel Collonen testu honen harira.
2 Iruzkin
Pingback-a:
lima
Apunte interesgarria.
Bestela, ez naiz nazioarteko kontuetan aditua, baina Ipar Irlandan autodeterminazio eskubidea badutela esango nuke, Eskozian bezala, bestalde.