Egun normala balitz bezala
Montenegrotik ekarritako katilua baliatzen dut goizero gosaltzeko, egunkariek Kosovori buruzko albisteak eskaintzen dizkidaten bitartean.
Irratian berriz, ez dute txintik esaten Igor Porturen argazkietaz, eta nik gosaria eztarritik barrura sartu ezinda, letra txikiei erreparatzen diet.
Azken egunak mobilizazioz mobilizazio eman ditugu. Ez dago treguarik. Egun batean bai, eta bestean be bai… bada zerbait. Herri bizia gurea. Hiltzera kondenatua. Baina bizirik dirauena, zelan edo halan.
Eta hau, normal bizitzea balitz bezala hartzen dugu. Egunkaria, ilegalizazioak, atxiloketak, torturak, manifak, errepresioa, heriotzak, mehatxuak, bonbak… eta urteak doaz, urteak etorri. Ez da askorik aldatzen.
Eta normal bizi gura dugunean, hor datoz hauteskundeak. Buaa! zer izango da hori? Denak eskaintzan, denak onenak, denak hobeto, denek gehiago…. eta guk normal bizi gura.
Gosaldu dut, irakurri periodikua, albisteak entzun, pantailari begiratu… eta hau izango da normalena. Zertarako kezkatu?
2 Iruzkin
Assauro
levitra discount
Assauro