hurrengo geltokia

Kubara begira

Eta Fidelek ezetz. Bera erretiratu da, yankee-ek ezin izan dute aulkitik bota. Herritarrek hauteskundeak izan dituzte berriki, eta tropelka joan dira bozkatzera. Behartuta esango dute yankeezaleek, ez dago hauteskunde librerik entzuten da Euskadi irratian.

Kubari begira pasatzen dugu negua, hango haize epelak erakarrita. Dantza batean egongo dira han, liburua besapean Habanako malekoietatik oinez. Itsasoan murgilduta agian, edo rona edanez ospatzen, Fidelen azken erabakia.

Kubara begira egon ordez, Kubatik begira egon nahi nuke, uda antzeko negu ezin gorriago honetan. Itsasoa daukagu tartean, denbora, eta hemengo errutina. Baina han, gaur ere zoriontsu izango dira, hango irribarre bakoitzak, hemengo euriborrak baino balio gehiago duelako.

Fidel Castro

Kuba barik, iraultza barik, Fidel barik…. ezer ez litzateke berdina izango eta.

2 Iruzkin

  • Josu M

    Trankil, Patxi.

    Bera hilko da

    bere arima galduko da

    bere askazia galduko da

    baina Fidelen etxeak

    iraunen du

    zutik.

    Irabaziko dugu!

  • Larrun

    Bada Habanan, USA enbaxadaren aurrean iragarki kartel haundi bat. Bertan irla bat marrazturik eta pertsonaia irribartsu bat oihuka enbaxadari begira eta honela dio: “Señores imperialistas, no les tenemos absolutamente ningun miedo”. Herri honen duintasunaren marrazki.