agit/prop

#aztnugal

Tortura salatzea delitu bilakatu nahi duten honetan, idaztea pentsatzea eta adieraztea eskubidea dela aldarrikatu behar dugu, beste behin.


Burlatatik (Nafarroa) Euskal Herri osora, nazioartera hedatu da askatasun garrasia, eskubideen aldarria.
torturaEHosoan

aspaldiko aldarrikapena, mundu osoan

Nazioartean, burrukak egon diren leku guztietan; botereak, sistematikoki bere baliabideak -funtzionarioak, poliziak, epaileak- erabili ditu insurjentziaren kontra. Oso antzerkilan polita idatzia du Mario Benedettik horretaz, eta aspaldi da Susa literatura argitaletxeak Pedro eta Kapitaina argitaratu zuela Intxixu antzerki taldearen itzulpena.

Pako Etxebarriaren lekukotasunak

Info7 irratiak elkarrizketa berezia prestatu du Pako Etxebarria forensea eta Aranzadi elkarteko kidearekin. Eta tortura zelan ez, aipagai nagusietako bat da. Adi beraz elkarrizketari.

Borreroak baditu milaka aurpegi

Bitartean, duela zenbait urte (1993ko apirilaren 20an) Negu Gorriak taldeak plazaratutako diskoa eta kantuak entzuten geratuko gara. Izan be, denborak erakutsi duenez, borreroak baditu bai, milaka aurpegi.