#bidegorritik,  agit/prop,  gaztelumendi.eus

Ashraf Fayadh

Poeta palestinarra preso daukate, heriotzera kondenatua idatzi dituen poemengatik.
Eta nazioartean haren testuak irakurtzeko deialdia dago gaurko, 2016ko urtarrilaren 14a den honetan.
#bidegorritik irrati emankizuna berari eta Palestinari eskainia izan da horregatik.
ashraf Fayadh

Bereziki hunkigarria egin zait Ignazio Aiestaran elkarrizketatzean, berak goizaldean beste erbesteratu palestinar batek berari igorritako gutuna irakurtzea, irratian bertan.
Izan ere, Aiestaranek euskarara itzuliak dira gaur Iruñean eta Donostian irakurri beharreko Ashraf Fayadh poeta palestinarraren olerkiak.

Euskal PEN klubaren idatzia.

3 Iruzkin