Ez dago geldi egoterik
Zertarako idazten dugu?
Zer adierazten dute gure letrek?
Zer diote gure hitzek?
Ez dago geldi egoterik, ez horixe…
Eta hitzen mugimenduak hori du, berba jarioa, oihua…
letra tipoa, hizkien tamainua…. horrela sortzen da mugimendua.
tipoa letraz jantzia, hitzen mugimendua…. letrak oinez, ezin lotu
Ikusgarri, irakurri ezingo dituzun adierazpenak
…Audiolab blogean ikusitako irudiak, zer idatzia eman dit. eskerrik asko. eta letrak mugitzen hasten direnean…. hitzen matxinada datorren seinale. presta zaitezte.
2 Iruzkin
MiKeL
Aupa Patxi!
Ba letrak mugitzea gustoko izan baduzu, frogatu mplayer libcaca edo libaa erabiliaz… Adibidez:
mplayer -vo aa pelikula.avi
edo
mplayer -vo caca pelikula.avi
Gustatuko zaizu 😉
Beñat
neri ere audiolab-en ikusitako irudi horrek atentzioa deitu zidan, eta lagunei bidalitako hainbat e-mailetan itsatsi det.
Por zierto, Facebook-en lagun bezala gehitu zaitut!