Lagunak behar ditut | I need friends
Urtarrilarekin berriro hasi ditut ingelesezko klaseak. Piper egin dut azken asteotan, eta goizean hasitakoan konturatu naiz desfaseaz. Gogotsu hasi naiz. Laburra egin zait orduterdia. Gustura egin ditut egin beharreko lanak. Saiatu naiz idazten, aditzak ikasten, hiztegia lantzen… eta arbelaren aurrean be txukun aritu naiz. Berba egiteko baina, zailtasun gehiago ditut. Trakets nabil.
Egunero bost minutuz bederen, ingelesez pentsatzeko esan digu Olatz titxerrak. Eta baietz nik, baina zelan 5 minutu ingelesarentzat?
Eta han nengoela, bururatu zait twitter bezalako tresnaren bat balia nezakeela. 140 karakterretako mezu laburrak idatziz, pentsamenduak, galderak, gogoeta hiperlaburrak pantailaratuz ibiltzen garenez.
Eta sarean ezagutzen dudan english irakasleari galdetuko niola. Eta Gtalk bidez Maiterekin hasi naiz berbetan. Eta aholkatu dit facebook baliatzea, eta sare sozial ttiki bat antolatzea horren inguruan. Group bat sortzea, eta izena eman dut facebook-en eta lagunak egiten hasi beharko dut. Eta inork, nirekin batera ingelesez esaldi laburrak idazten hasi gura badu… ba aurrera. Ok. Eta jarraituko dugu elkarrekin ikasten, eta noizbait bloga ere egin genezake. Edo txat gela batean geratu berba egiteko, apurka apurka.
Baina ikastolan ikasitakoa, -20 urte baino gehiago- apurka apurka globalizazioaren hizkuntza galtzen ari naizela eta, ikasteari ekin diot. Sarean hizkuntza asko dago bai, baina nagusia be komeni da hobeto jorratzea. Irakurtzeko eta idazteko gai izateko. Zer garen, nor garen, zertan ari garen azaldu gura badugu bederen.
Animatzen denarekin, ba hori, sare sozial ttiki bat antolatzeko gogoa dudula. Maite bera prest agertu da, eta tresna hauek eta hizkuntzen irakaskuntzan trebea denez… ba laguntzaile ona izango da.
I need friends… badakizu nondik nabilen. Orain facebook.
4 Iruzkin
Benito
Sarean leku ugari daude inglesa ikasi eta praktikatzeko. Hemen dauzkazu nik apuntatu ditudanak: http://del.icio.us/bontxi/saresozialak%2Bhizkuntza.
Bestela Facebook-en berton ere hizkuntzak praktikatzeko aplikazioak dauzkazu. Language exchange adibidez: http://apps.facebook.com/language/main.php
CharlesAdelp
punta gorda book club Cache Http Libertyland.co Films 2094-le-placard.html Gratuitement alder street garage book online
Casino Ramadan 2017
Forum Comptabilisation Fidelite Casino Job Casino Fivem Paul Guichard Casino
Voyage Casino Montreal
Nom Du Directeur Casino Barriere Cap D Agde Casinos En Lignes Machines Sous Bient T Autoris Es En France Tv Led 4k Uhd Premium 55 Geant Casino