hurrengo geltokia,  teknologia berriak

Blogen eragina

Aspaldi idatzi zuen Mikelek bere itsasertzeko zubian post bat blogaren eraginaren inguruan. Orduan ez nintzen jabetu, eta berandu bada be, ohartu naiz bere idatziaz.

Ba al dute eraginik gure blogek?
Askok uste duena baino handiagoa. Gauza txikiek beti dute erauntsi handiei aurre egiteko gaitasuna. Horretan sinetsita nago. Baina blogek, bere horretan, beste barik ez dute mundua aldatuko. Baina blogak, auzolanean arituta, lagun berriak eginez, koherentziaz idatziz, kidetuz… tresna eraginkorra dira.

Ni sinetsita nago horretan. Inoiz baino lagun gehiago ezagutu ditut aspaldi honetan. Blogariak batzuk, irakurleak asko. Eta lagun onak egin ditut.
Idatzi egiten dizute, edo tabernan azken mezuaz iritzia eman, hasarratu egiten dira batzuk, eta komentarioak egiten dituzte besteek.
Blogek eragina dute, ez dago dudarik. Egunetik egunera gehiago zarete blog honetara zeozer irakurtzeko hurbiltzen zaretenak ere, eta batzutan lotsa-bertigoa-harrokeria sartzen zaio norberari idazteko orduan.

Beste batzutan, amorruari irteera emateko, penei aurre egiteko, zoriontasuna banatzeko balio dute. Balio izan dute. Zer esango dizuet nik?
Musikari batzuk haserretu zitzaizkidan behin, musikariak adiskidetu zaizkit. Bertsozaleak inguratu zaizkit, irakurleak ondoan somatzen ditut.

Besarkadak jaso ditut, eta espetxeren batera be heldu dira blog honen fotokopiak. Tabernan gauez, etxetik urruti, ezagutzen ez nuen baten batek ere galdetu dit herriko kontuei buruz. Lan elkarrizketa batean blogik banuen galdetu zidan pertsonal burua zen batek. Polizi kontrol batean, hurrengo post baterako izenburua pentsatu nuen. Eta inoiz, kontzerturen batean ere, etortzen zaizu akorduan bloga.

Blogen inguruko azterketa psiko-soziala ez dut egin. Baina badago ezpala bai… ikerketari ekiteko.

Blogak eragina dute. Eta hori ona ere izan dezakete.

Argi daukat, eta horregatik egunero zeozer idazteko gogoa pizten zait. Batzutan mezuak pilatu egiten dira, eta beste askotan nagitu egiten naiz. Baina indar eta gogo hau nirekin diren bitartean, idazten jarraituko dut. Zuek ere ondoan nahi zaituztet… irakurle agurgarriok.

zer pentsatuko du honetaz, egunero bisita egiten diedan horrenbeste blogarik. Teketen, Jabi, Arkaitz, Joxe edo Iratxek, adibidez.

2 Iruzkin

  • lupis

    Ez dakit eragina izango duten blogak baina segi zurean idazten gustora irakurten doguz zeure iritzi, burutazio eta istorioak. Gu alperrak gara eta nahigo besteenak irakurtzea. Musu potolo