Olentzerori gutuna idatzi barik
Egunak aurrera doaz, eta ez dot Olentzerori gutuna idazteko astirik hartu.
Egunak aurrera, eta telebista iragarkiz bete da, kaleak argi garestienarekin apainduta daude, erregalutarako papera amaitzen ari da gure herriko estankoan, eta asteburuan umeak Olentzeroren bila joango dira solorik solo… ogie eta artoa eskutan hartuta.
Egunak aurrera doaz, eta dendaz leporaino beteta, eskuetan ez da boltsa gehiago sartzen, diru kutxak gainezka eta eskaleak ere gabonetako paga hartzeko prest.
Egunak aurrera, eta Olentzero zer eskatu ez dakidala nago hemen, gutuna noiz eta zelan idatziko pentsatzen.
Idatzi duzue zuona? Eta zer eskatu? Kontsumismoa dala badakigu, baina umetan baino ilusio handiagoagaz kentzen diegu papera gure opariei… ezta?
Olentzero berbara ekarriz.
Irakurriko zenuten sustatun edo zabaldun. Baina Luistxok egindako pantailargazki honek, bakarrik egiten du berba. Argi dago.