agit/prop,  hurrengo geltokia,  musika,  teknologia berriak

EHZ 20 urte, eta barriro gozatzeko prest

Aspaldi, 1996an joan ginen lehenengoz Euskal Herria Zuzenean festibalera, Arrosara. Behe Nafarroako txoko eder hartara urtero joateko gogoa hartu genuen. Musika entzun, kontzertuak, lagunak, txandak, fritak, karpa… giro itzela.
Handik, Zuberoako kontzertuetara joan ginen gero, urtero… kuadrilan, furgonetan, inoiz Mauleko kanpinera be bai…
Heletakoak handiak izan ziren, Manu Chao gogoratuko du askok, egin zuen ekaitza ere…. herriko giroa, zuzeneko jarraipena… denetarik.
Azken urteotan Garro gazteluaren ondoan gozatu dugu jaialdiaz. Eta gozatzen jarraitzeko gogoagaz oraindik.

Aurtengo eskaintza

Baigorrin aurreratu digute asteburuan, jaialdia ekonomikoki apalagoa taina musikalki sano interesgarria izango zala. Eta gu, urtero bezala talde asko eta asko ezagutu barik goaz… baina gero gogotsu entzuten ditugu luzaroan. Ehundaka talde bakarlari eta musikari deskubritu ditugu urteotan guztiotan EHZ festibalean.


kanaldudehz

Kanaldude telebista

Bideogintzan, ikusentzunezkoetan mundialak dira Iparraldeko gure lagunak. Klipak, zuzeneko irudiak, elkarrizketak, streaminga… zer ez duten egiten Kanaldudekoek.