herrikultura.org
Aktualitateari so, Durangoko azokak ekarri duen eztabaida iragarri gura izan dut aste honetako Infozazpi irratiko kronikan. Internet lekuko baino ez da izango, posta zerrenda bat delako finean herrikultura.org guneko egitasmo nagusia.
Posta zerrendan jende asko ari da izena ematen, eta alde horretatik eztabaida interesgarria suertatuko dela atzeman daiteke. Baina hori, egunerokoak esango du. Kultura, merkantilizazioa, merkatua, herri kultura… parametro interesgarrietan kokatu da eztabaida bera.
Musikherria bezalako ekimena, txalogarria da hasieratik. Musikariak batu, eta disko ekoizpenetik haratago, ekimen ugari ari baitira bideratzen. Eztabaida hau ere, Musikherriatik etorri arren, modu zabalago batean planteatu dutenez, aldekoak baino ez ditu niretzat.
Durangoko azoka, merkatu handi bat da. Hiper Eroski batetik gehiago du, bestetik baino. Han batzen gara denok. Baina helburuak ez luke izan behar saltzea bakarrik. Nork helduko dio katuari buztanetik? Hori da koska hori. Horretan gabiltza.
 Herri kultura .org Infozazpi irratian entzun gura baduzu:
[audio:http://www.info7.com/wp-content/uploads/2007/12/20071211_57.mp3]