agit/prop,  hurrengo geltokia,  i+g

Chantal Mouffe

Elkarrizketa politikoak atsegin ditut. Eta gaur egun, horrelako gutxi daude gurean. Sakontasuna, aktualitatea, ikuspegia, estrategia interesatzen zaizkit.
Ernesto Laclauren bidez izan nuen emakume honen berri: Chantal Mouffe. Eta zenbait liburu eskuratu nituen Katakrak liburudendan, eta sarean beste batzuk. Eta handik eta hemendik Hegemonia edo Estrategia sozialista kontzeptuak neureganatzeari ekin diot aspaldi honetan.
tuerkaMouffe
hegemoniaEstrategia
Ernest Laclau berriki hil da, eta Mario Zubiagak oso artikulu interesgarria argitaratu zuen GARA egunkarian. Eta Euskal Herrira etortzekotan zela kontatu zigun arren azkenean ezin izan dugu bere hitzaldirik berton aditu. Baina sarean hainbat testigantza utzi ditu Laclauk ere, eta jarraitzaile asko ditu mundu osoan. Eta lekukotasun horretan dihardu bere emazte, kide eta lagun den Chantalek ere.

Mario Zubiagaren artikulua GARA egunkarian. 2014-04-15
Mario Zubiagaren artikulua GARA egunkarian. 2014-04-15


Eta bart, sare sozialetan La Tuerka saiokoek elkarrizketatuko zutela jakitean adi egon nintzaion pantailari.

Zorionak Pablo Iglesias eta La Tuerka telebista saioko kide guztiei. Formazio politikorako (FP) oso tresna interesgarria eta eskuragarria sortu eta bultzatzen ari dira, sarean eta mundu guztiarentzat.

iglesiasmouffe