ahtgelditu.org herri mugimenduak eta sarea
Astearteroko mikrosaiora ahtgelditu.org ekarri dut asteon, eta abiadura handiko trenaren kontrako webgune azkarra deitu diot. Abiadura handiko trenaren inguruko eztabaida azkartzen ari den honetan, Elorrixoko herritar eta lagunak izan ditut gogoan. Aitortu dezadan, aurretik.
Herri mugimenduak astiro
Astiro, oraindik astiro, geldo, trakets ikusten ditut inguruan Interneten inguruan. Kezka sortu da, baina kezkatik haratago, eredu ere izan daiteke Abiadura Handiko Trenaren kontrako mugimenduak, elkarlanean sortu duen metagune hau. Webgune azkarra deitu diot nik ahtgelditu.org honi. Bideoak, bloga, google earth… eskura dituzten tresnak oro baliatu dituzte, zer eta informazioa zabaltzeko, sentsibilizazioari euskarri berriak eskainiz.
Polita iruditu zait, egungo garaietara egokitua beraien auzolan egitasmoa ere. AHTren ibilbideko argazkiak, bideoak, iritzia, informazioa eskatuz. Partehartze modu berriak eta ingurugiroaren aldeko burruka eskutik. Itzel ondo.
Asteroko kronikak
Entzuleen artean, lantzean behin gune konkretuak eskaintzea, ondo dagoela adierazi dit Antton teknikariak Urruñatik. Berak ere, kronika grabatu ostean, maiz klikatzen omen ditu guneok. Eta eskertzen ditut Anttonen erranak, ez delako audio teknikari hotz eta arrunta, solasean aritzen gara, kronika grabatu aurretik, edo kronika egin ostean. Eta berotasun horrek, hurrengo asteko kronikatxoa prestatzeko laguntzen nau. Asko gainera.
Kronika entzun gura bazenu:
[audio:http://www.info7.com/mp3/kolaborazioak/talaiatik/20071127_eus_2039.mp3]