hurrengo geltokia

Zer iruditu zaizue EL PAÍS berria?

El PaísAsko berba egin da Espainiako egunkari salduenaren -onenaren?- diseinu berrikuntzaren gainean. Gaztelaniazko blogosferan be aipagai dute askok eta askok. Euskaraz be saiatu da bateronbat, zeozer esaten.

Nik, domekan El País erosi nuen. 2 eurogaz, koloretako egunkari bat, El Pais semanal berritua eta eskuan daroadan erloju zuribeltzezkoa. Publico ere inoiz erosi barik neukan… eta egunerokoa baino doblea ordaindu arren -euroa- hori be eroan nuen. Gure kioskoetako egunkaririk garestiena ere –GARA– eroan nuen besapean. Paper mordoa, asteko egunik hotzena igarotzeko.

Eta bueno, Kazetaritza fakultatera joan nintzenetik, egunkarietan egunkariena zena, dena, izango dela entzun izan dut beti. Eta aldaketak aldaketa, holangoetan gustatzen zait begiratzea. Irakurtzea. Erreparatzea. Ahal dala, zeozer ikastea.

El País azentu eta guzti diseinatu behar izan dute orain, gaztelaniazko Euskaltzaindiak maiuskulaz ere hala behar duela izan delako. Eta horixe, hain zuzen gustatu zait gutxien.

Asko gustatu zaidana, globalaren kontzeptua. El periodico global en español. Hor asmatu dutelakoan nago. El País egunkari handia da, handi egiten dakite, hankasartzeak ere egingo ditu, baina eredu da kazetaritzan. Eta eredu izaten jarraitzen du. Farol ona da periodiku globalarena. Bizi ditugun garaien neurrira.

Baina, gaurkoan, nire iritzia eskaintzea baino, gehiago interesatzen zait ikusi duzuenona, ildo editoriala albo batera utzita, Cheren kalapita… eta guzti hoiek aparte, zer iruditu zaizu gure kioskoetan -Euskal Herrikoetan esan nahi dut- gutxi saltzen den arren, garrantzitsua baino garrantzitsuago den egunkariaren berrikuntza.

El Paisek, Interneten ere blogaren bitartez gaiaren jarraipena egiten dihardu. ¿Que os parece el nuevo EL PAÍS?

postdata. Nik, El Paisek oparitutako erlojua zotz egingo dut erantzuna ematen duzuenon artean, begirunez.

Iruzkin Bat

  • Hasier

    Arriskurik gabeko aldaketa dela deritzot. Ez zait batere gustatu diseinu berria eta batez ere letra moldea. Correoren antza izugarria hartu diot, eta El Paisek zeukan lilura guztia galdu duelakoan nago. Beti esan ohi da irakurleari nolabaiteko frustazioa sortzen diola diseinu aldaketak baina oraingoan hanka bete-betean sartu dutelakoan nago.