ikusi eta ikasi,  musika,  teknologia berriak

Astelehena irakurri eta musika entzuten…

Etxeko lanak egin, prentsa irakurri, musika entzun, sare sozialei begiratua eman… eta pentsamendutan joan zait eguna.
Astelehen buruzuri baterako, enuen beste ardurarik gura. Astea mantso, lasaiago, emankorragoa izango delakoan… aurreko egunetako erritmo, ardura, kezka eta antolaketa zeregin guztiak gaindituta.
irakurtzen
Goizean, hau eta beste irakurtzen ari nintzela… duela 15 urteko kontuak, duela aste batzuetakoak, oraingoak…. gauza asko etorri zaizkit gogora.

bxt iriart gogoan

Aurreko astean Bixente Iriart (bxt) izan nuen hizpide Sagarra jo! dokumentaleko kideekin (Iban eta Nico), eta jakin nuen The Sparteens taldeko Marieder Iriart haren arreba zela… eta asko poztu nintzen, hain lagun ona egin nuen musikari desagertuaren pistaren atzetik jarraitzeko, eta 2000. urtean egindako elkarlanak ere pasatzeko moduan izango naizelako.
Gaur Communication dub kantua berriro entzuteko parada izan dut:

Elkarrizketa btx iriart musikariari irratia.com atarian.
bxt> itzul:
[audio:http://www.irratia.com/zaharra/mp3ak/itzul1_128bit.mp3]
Marieder bera eta Kamila Zubeldiak Saioa bikote artistikoa daukate, eta aurrekoan Bilbon grabatutako kantu bat dagoeneko sarean daukate. Willis Drummond taldearen Usain epela kantuaren bertsioa duzue honakoa.

Itoiz eta Split 77

Sarean ibilita, bisita egin diot Badok.info atari eraberrituari, eta nabigazioetan Split 77 taldearen doinuetan murgildu naiz.

Atsegin dut, eta asko Itoiz taldearen bertsio elektronikoago hau. Eta hari horretatik jarraitu nezake musika entzuten, elektronikoa, gurea, hangoa…. mundu osokoa.

Eta pantaila aurrean, mezu hau iritsi zait Eguzki Bideoak eta Makusi.tv ekimeneko eskutik:


(ideia hori aspaldi samar ari naiz lagunartean zabaltzen gainera, AHT hori ez dela inoiz trenarentzat egingo, eta bide berde edo via verde txukun bat osatu dezakegula, antza denez ideia asko ari da hedatzen… eta pozten naiz)
Jarraitu dezaket musika entzuten, nahasten, idazten, ikusten, pentsatzen…. baina bazkaltzeko ordua iritsi da. On egin.