pop pilulak
Julen Azpitarte: euskalgintzarekin loturarik ez duten kultura gaiak bildu nahi ditu POP PILULAK fantzineak, pop ikuspuntu batetik abiatuta
-zer dira POP PILULAK?
“Pop Pilulak†pop-kulturari buruzko euskaraz egindako fanzinea da. Bertan, kultura horrekin lotutako hamaika adierazpide, artikulu, pilula, jorratuko dira; tartean, artea, musika, fikzioa, diseinua… euskalgintzarekin loturarik ez duten kultura-gaiak bildu nahi ditu; betiere, pop ikuspuntu batetik abiatuta. Argitalpenari dagokionez, fan-zinea da; hau da, zaleek egindako artisau-produktu, edo tramankulu.
-Aldizkari bat orduan, hutsunea baino zuloa ezta?
Aldizkari baino, fanzine da, eta hori garbi utzi nahi dut… ez da ohiko aldizkaria. Eta bai, zuloa izango da, jendeak papera arbuiatzen duen garai honetan zelulosazko produktu bat artisau-bidetik plazaratzea kamikaze hutsarena egitea baita. Dena dela, paperezko produktuak desagertzen diren heinean, balio gehiago izango dute. Lehen artisau adjektiboa aipatu dut, artisau lana delako “Pop Pilulakâ€: ez dut diru-inbertsio handirik egin; bai, ordea, talentu-inbertsio handia; idatzi duten guztiak lagunak izateaz gain, euren jardunean pop joera nabarmena erakusten dutelako.
-atzera begira? nostalgia? ala aurrerantzean be pop kultura bizirik mantentzeko beharrezkoak izengo dira pilulok?
Fanzineak atzera eta aurrera begiratzen, bertan parte hartu duten lagunek talde anitza osatzen duten aldetik: Hollywood-eko urrezko garaiko aktore batekin, zein elektronika munduko azken joerekin egingo du topo irakurleak; dena dela, lehendabiziko alea baino ez da… ikusiko dugu nolako bidea egiten duen: aurrera, atzera, edo bere horretan gelditzen den. Bestalde, euskaldunok pop ulturarekin lotutako gaiak euskaraz irakurtzeko aukera ere izan behar dugu; hortaz, euskaldunok (batzuk, behintzat) gai popzaleak euskaraz irakurtzeko dugun gogoa betetzera dator Pop Pilulak, gogo hori bizirik mantentzeko sortu fanzinea, bestelako argitalpen eta hedabideek egiten duten lan txukuna baztertu barik… Pop Pilulak finean, nik nahi nuen fanzinea da, gustuko ditudan gaiekin eta idazleekin… ikusi beharko orain ea hor kanpoan pilula zalerik dagoen!
-pop musika, pop art, modak, aldizkariak, estetika… zer hartuko dozue aintzat?
Denetarik, pop-kultura oso zabala baita, agian, bere ezaugarririk nagusiena da ez dela transzendentea, gure inguruan, gure egunerokotasunean, pop-kulturaren makina bat adierazpide izan arren. Hala, kolaboratzaileek askatasun osoa daukate gaiak aukeratzeko, betiere, filosofia hori errespetatzen badu: arropa-dendak, binilozko diskoa, olerkiak…
-ez da aspaldi, pop kultura orohar landu zan UEUko ikastaro baten, Lekeition… han egondako hainbat, idazten jarri dozuz…. zelango gogoetak oraingoan?
Pop kultura, musikarekin lotzen da gehienetan, aipatzen dituzun jardunaldietan ere asko jorratu genuen musikaren atala, baina herri-kultura hori hamaika adierazpidetan azaltzen da. Horrelako zerbait gertatu da fanzinearen estreinako atalean, askok musikara jo nahi zutela; izan ere, kolaboratzaile asko musikazale amorratuak; beraz, batzuei musikaz ez idazteko eskatu diet, alea anitza izan zedin. Hala, musika artikulu asko badira ere, arropa-dendak, turismoari buruzko kultura-hausnarketa, iritzi artikuluren bat, fikzioa, diseinua eta bestelako gaiak ere jorratu dira.
-diseinua garrantzitsua izengo da, ziurrenik… ze irudi erakutsi gura dozue ba?
Fanzineak, eskuz eginiko produktuekin lotzen dira, tradizioz; halere, egun ditugun baliabide teknologikoak eskura izanda, eta fanzinean parte hartu duten lagunen maila ikusi eta gero, itxura dotorea nahi izan dut. Horretan, Iñaki Landa lankide eta lagunak lan bikaina egin du. “Pop Pilulak†irakurtzeko argitalpena den heinean (artikulu mamitsuak dira), itxura ona behar du izan, irakurgarritasunari laguntzeko! A! hori bai, zuri eta beltzean, beti!
-musikaren munduan aspalditik ezagutzen zaitugu… eneuke esango pop musikara murrizten danik zure playlista, ezta?
Nire playlist-a geroz eta askotarikoagoa da, eta geroz eta irizpide zabalagoa daukat (hori irizpide ezaren isla ez ote den beldur naiz, kar, kar). Hala, batzuk aipatzearren: zine beltz klasikoa, Nouvelle Vague-a, kontrakulturari eta abangoardia artistikoei buruzko liburuak, La Felguera argitaletxea, Screwball generoko film zoroak, noir idazleak (Jim Thompson), Raymond Carver-en ipuin eta
olerkiak, euskal poetak (Sarasola, Borda, Otamendi, Montoia…), Blacksad komikia, Johnny Guitar western-a, Mexikoko jatekoa, amak prestatzen dituen txipiroia patata beltzekin eta itsasoko arraiarekin egindako entsalada, Edward Hopper pintorea, Mad Men telesaila…
-aldizkariko artikuluak irakurtzeko kantu zerrenda bat osatuko zenuke?
Hori zure esku utziko dut… behin fanzinea irakurrita, ea zer datorkizun burura…
(eta nik Beñat Sarasolari eskatuko diot laguntzeko, honetan oso ona da eta…)
– pop gomendio batzuk Durangoko azokan hasi eta aurrera begira…
Mursegoren disko berria, Hiru, aipatuko nuke, LP formatuan ere argitaratuko da; Xabier Montoiaren Azken Afaria eleberria; Bide Ertzean-en azken lana, 77… horiek datozkit burura, lehenengo kolpean.. a! eta mahai gainean Joxan Artzeren bi aleak ditut, eta kriston itxura daukate: paperezko objektu erakargarriak!
2 Iruzkin
Assauro
where to buy cialis cheap
Assauro
cheapest propecia