musika

txin txin- txin txin! diruaren rocka

Diruaren hotsa. Musikaren norabide berria. Instrumenturik preziatuena. Ahotsak itzali dira, mikrofonoek kutxazain automatikoetan baino ez dute soinurik egiten. Argi gorriak piztu dira, baina bbk-ko iragarkikoak dira. Bideo pantailan ez da besterik ageri. Nola izan bezero. I like rock & you? How are you.

Bukatu da rocka. Hasteko dago borroka. Musika iruzurra da, eta zu dantzan zaude. This is bbklive, eta gu ez gaude bizirik, hau da gure patua. txartelgorria eskaini dizute… baina badago egon, txartel gorria zeini eskaini.

Ehundaka milioi euro, musikaren, kulturaren, ikuskizunaren… alde. Eta alde egiteko gogoa pizten zaizu. Alde egiteko, hori bai, Bilbobusa prest duzu, ea bidean gauza txarren bat okurritu eta kutxazainetako diru guztia hustu edo erreko duzun… badaezpada.

Rockarenak egin du, multinazionalak izan ziren lehenago, banketxeak orain, pelotazoa egin gura duten antolatzaileak beranduago… beti dago norbait. Taldeetako ameslariak ere, abestu eta aberastu, dena bat. Eta zer egin behar du entzuleak? Konformatu? Aldatu, kantatu, ordaintzen segi?

Rocka hilda dago, eta ez naiz ni izan. Osteguna eta ostirala Kobetamendin eman ostean, erabaki dut ez naizela berriro joango… ez dudala harako gogorik. Izarrak, nahiago zeruan ikusi….

3 Iruzkin

  • Aibala!

    Aibala! Eta horretarako Kobetamendira igo behar izan duzu? Ostia, zu, horri deitzen zaio efekto retardado! Esker aunitz begiak zabaldu dizkiguzulako! Gaur atzo baino azkarragoak gara! Zure lagunak ere rockaren negozioan sartzen dituzu edo horiek salbu daude? Hantxe ikusi genituen eta….

    Datorren astean ez omen zoaz. Antolatzaileak zalantzan daude, bertan behera utzi edo…

    “Bukatu da rocka. Hasteko dago borroka” Poesia eres tú!

  • newton

    Ba Leioan behintzat Sexty Sextersekin kriston Rock Gaua izan genuen… eta 5 eururen truke Bilbon ere izaten dira kriston Rock Gauak, bai Antzokian, Xurruten edota Gaztetxean…
    Argi nuen nik BBK Live zen izango zen…