teknologia berriak

zer dira RSSak? (azalpen bideo euskaratua)

Mutilmedia blogean irakurri, zabaldun antzeko kontu bat aipatu dela ikusi, Benitoren beste aholkua jarraitu eta ni ere sartu naiz dotSUB.com horretan. Eta flipatu egin dut. Bideoei azpitituluak jartzeko aukera. Munduko edozein bideo -filme, trailer, spot, iragarki, manifestazio, albistegi- euskaraz eskaintzeko aukera. Gure lanak, munduko edozein hizkuntzatan jartzeko moduan.

rssEta Arkaitzek euskaratutako bideoa dakart blogera. Zer dira RSSak? Zelan erabiltzen dira? Zer egin, ezkerrekoa bezalako ikono laranja bat ikustean? Bideo aproposa hau, ondo euskaratutakoa. Azalpenak balio beza Interneten hasten ari denarentzat, 2.0 garaiotan azalpen ona eta euskalduna. Basque %100

Arkaitzekin berbetan, otu zaigu zabaldu.com zabaldu eta ezagutzera emoteko bideoak egin daitezkela agian. Animatzen zara? Egingo zenuke holango bideo orijinal bat? Guk zabalduko dugu, zaude lasai. Ea hiruzpalau bideo txukun egitea lortzen dugun.

2 Iruzkin

  • beste patxi

    hau bai pedagogia!
    ez dira hamabost egun inguru Amorotoko beste lagun bat eta biok munduan zehar klik eta klik jardun genuen ditxososko RSS ak zer diren asmatu nahirik.
    Ase dira gure jakin minak!Orain gure blogetan ikono hauek eskegitzea baino ez zaigu falta.
    ondo bizi