inoiz baino ozenago: milaka bilaka
Gaurkoari buruz zer idatzi, zer irakurri, zer egin?
Gaurko albistea, ez da goizean gosaltzeko nahi genukeen atseginena. Gaurko albistea berriz, ez da berria. Gaurkoa da, baina izan zitekeen atzo, izango da bihar.
Espero zen albistea diote kazetari profesionalek, politiko bekarioek, espero zela diote Etologo eta politologo guztiek… espero zen.
Euskadi Irratian, arratsaldero bezala Mezularia saioa entzuten aritu naiz. Proposamenak entzun ditut. Joseba Zulaika eta Anjel Lertxundi, Petxo Idoiaga… ohikotik at. Proposamenak, azterketak. Gustura jarraitu ditut.
Baina benetan txunditu nauena Hasier Etxeberria izan da. Milakabilakaren izenean berba egin behar izan du. Hiztun ona da, etorria badu. Eta mahai gainean egoeraren zaila jarri du, egoeraren ankerra. Baina elkarrizketa posible dela, ez dela beste biderik argi utzi du. Argi utzi digu.
Entzuten ari nintzela idatzi diot telebistako aurkezle eta kazetari, idazle eta lagunari. Txunditu egin nau. Oso ondo aritu dela deritzot. Bera ez da politikaria, bera ez da gizarte eragile bat.. baina arduraz heldu dio uneari. Tenplearekin aritu da Maite Artolaren galderen aurrean, erantzun neurtu baina eraikitzaileetan.
Gustatu egin zait bere mezua, bere tonoa. Eta poztu egin naiz. Poztu, maila ematen duen jendea badugulako inguruan. Babestu, lagundu eta aurrera egiteko gai dena.
Zorionak mon ami! Eta eskerrik asko.