hurrengo geltokia,  larrabetzutik

Akordioak, mahaiak, bilerak

Sukaldeko lana aipatzen zen. Aupatzen, goratzen. Sukaldekoa batzen ari gara egun. Biltzen.

Bestelako bilerak egiten ari dira egunotan, alderdien egoitza, txoko, bazter eta inguruotan.

Akordioaren mahaia hutsik da. Akordio globalik ez dago, bakegintza eta herrigintza ahaztuak daude dagoeneko. Baina akordioen mahaiek protagonismo bizia hartu dute. Astelehenetik, dena da deia, dena zita, telefonotik elkarrizketa, akordiorako puntu… adostasun eta kritika.

Akordioaren kultura ez dagoela? Boterea partekatzeko, bereak eta bi egiten ari da hemen bat baino gehiago. Konbinazioek, pelotazoa ekarriko dutelako! Gora kolore konbinatuak.

Gure herrian ere, 4-4-1 emaitzaren ostean, Aralar-Iu-Independienteen zerrendak giltza eskuan dauka. Gaur bertan dira biltzekoak. Eta jakinmina pizten ari da herritarren artean. Bilera hauetatik, Larrabetzu ezberdin baterako urratsak eman daitezkelako.

Mahaiak izango dira lekuko. Mahaiak eta akordioak. Kultura interesgarri bat, galdu behar ez duguna. Eta sukaldean prestatutakoa, berriro ere mahaian zerbitzatu. Baina guztiontzat… ahalik eta partehartzaileen.

2 Iruzkin

  • sugarspeaks

    Esan duzun bezala Aralar-Iu-Independieteek herriko alkatetzaren giltze dekie.
    Nik pertsonalki EAE eta Aralar batera ikusten dodaz. Herriaren tendentzia bakarrik begiratzean konturatu ahal gara. Dirudienez PNVk aurreko hauteskundeekin konparatuz botoak galdu ditu eta ezker abertzaleak berriz irabazi, argi dago herrian garai berri bati hasiera eman nahi jakola, herrian aldaketak nahi direz eta aldaketa horien jabe EAE-ANV da.

  • 53R61

    Normalena eta logikoena ezkertiarren arteko paktu bat egotea izango litzateke, are gehiago azken 4 urteetan herrian gertatu izan denagatik ikusita. Partidu batek alkatetzan 4 urte baino gehiago egotea, ez da batere osansungarria inorentzat , euren tronuan gero eta erosoago sentitzen direlako, usteltzen diren bitartean.

    Ikusiko dugu zer gertatzen den hurrengo egunetan, nik alkatetza ezkertiarra espero dut