hurrengo geltokia

Telebista

Lotsatuta nauka gure telebistak.

Gero eta gitxiago pizten dut, baina orduan ere, sutan jartzen nau.

Amatatuta be, beti etortzen zait bere hankasartzeen oihartzunen bat, bere inposaketen kalakaren bat, bere etengabeko zentsuren zantzo bat, bere harrokeriaren zioren bat.

ETB esaten diogu gurean telebistari. Euskal TeleBista.

Zentsura, inposaketa, harrokeria, entxufismoa, boteregosea, menpekotasuna eta itxurakeria nagusi den telebistari.

Oraindik ere horretan jarraitzen dute. Eta lotsatuta nago, sentitzen dut.

Ez galdetu zergatik. Arrazoiak zuek jarri… asko zerrendatu ditzakegu eta.

Ez galdetu zer egin duen orain. Zer ez duen egin, zer ez duen egiten, zer ez duen asmatzen…

Telebista honek lotsarazten nau. Eta min dut begietan. Off.

Iruzkin Bat

  • ispiluaren aurrean

    ondo patxi ondo. Baina kuriosoa behintzat bada zentsuraz hitz egin eta bitartean gustatzen ez zaizkigun erantzunak ezabatzea. Kurioso kuriosoa